euskaraespañol

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa

Noiz eta non

2019/02/28, 09:30 - 00:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 28, Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ospatuko da lehenengo aldiz  Ignacio Mª Barriola zentroan (Elhuyar plaza, 1. Donostia). UPV/EHUk antolatutako Enplegu Foroetatik hirugarrena izango da, otsailak 14an, egin baitzen Araban lehena, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua eta bigarrena, otsailaren 21ean, Bizkaiako Campusean.

Foroen helburua da UPV/EHUko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta aurkezpen saioak antolatu dira. Foroen antolaketan Lanbidek lagundu du.

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroan 32 enpresak eta 1 erakunde publikok hartuko dute parte eta 140 lan eskaintza inguru egongo dira. Horretaz gain, 33 stand antolatuta daude eta ekitaldian bi motatako jarduerak egingo dira: batetik,28 enpresaren aurkezpenak; eta, bestetik, enpresek, aldez aurretik aukeratu dituzten parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Programa ongietorria emateko ekitaldi batekin hasiko da, 09:30etan, Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreorde eta Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearekin. Geroago, 10:00etan, enpresen aurkezpenak eta Enpresen eta hautagaien arteko lehen kontaktua emango dira. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, talde ezberdinen saioak izango dira.

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroaren egitaraua