euskaraespañol

Korrika, Bilbon

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/22

Irudia

NON: Bilbo. NOIZ: 2024ko martxoaren 21a. NORK: Komunikazio bulegoa

 

Ostegunean, martxoaren 21ean, unibertsitate publikoak eraman zuen berriro Korrikaren lekukoa; oraingoan Deustuko zubian (Bilbo) izan zen. Eva Ferreira unibertsitateko errektorea izan zen kilometroaren buru, UPV/EHUko unibertsitate-komunitatea ordezkatuz.

Larunbatean, martxoak 23, Korrikak Donostiako kaleak zeharkatuko ditu. Hasteko, 2552 Kilometroan hartuko dugu lekukoa, 19:44an.

Instagramen etiketatuz zuen irudiak partekatzera animatzen zaituztegu @upvehu_gara.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus