Informazio oharra, 2020ko apirilaren 28koa, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak apurka-apurka aurrez aurreko jardunera itzultzeari buruzkoa

COVID‑19 gaixotasunak eta bere bilakaerak eragin duten krisiaren aurrean, UPV/EHUk hainbat neurri, protokolo eta erabaki hartu ditu, gai horren inguruan beren beregi prestatu den webgunean ikus daitezkeenak (https://www.ehu.eus/eu/web/guest/covid-19)

Zehatz esanda, UPV/EHUko errektorearen 2020ko martxoaren 14ko Erabakiaren bidez eten egin ziren unibertsitatean aurrez aurreko jarduera guztiak, etenaldiak dirauen bitartean unibertsitateko jardunari eusteko eta sostengua emateko funtsezkotzat jo diren arloetako jarduerak izan ezik.

Une honetan daukagun informaziotik abiatuta, eta uste izatekoa denez datozen asteetan pertsonak aurrez aurreko jardunera itzuliko direla apurka‑apurka, UPV/EHU lantzen ari da aurrez aurreko jardunera itzultzeko planaren ezarpena.

Unibertsitateko administrazio atal guztien lana modu eraginkorrean antolatu ahal izateko, langileak aurrez aurreko jardunera itzuliko direnerako aipatutako planean zehaztuko den eran, eta langile batzuen egoera pertsonala beste bat izan daitekeenez, pandemia hau hasi zenetik hona beharrezkoa da egoera egiaztatzen duen informazioa bidaltzea 2020ko maiatzaren 4a baino lehen, honako kasu hauetan:

 

1.- Adingabeak edo beren kabuz moldatu ezin diren eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duten senideak zuzenean zaintzeko kontziliazioa

Kasu hauetan mezu elektroniko bat bidali behar da infopas@ehu.eus helbidera, kontziliazioaren beharra adierazi eta behar hori egiaztatzen duten dokumentuak bidaltzeko. Hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak:

  1. Kontziliazioa, langileak hamabi urtetik beherako umeren bat izateagatik zuzenean ardurapean, legez agindutako zaintza dela eta.
    • Guraso bakarreko familien kasuan:
      • Familia liburua
    • Familia nuklearren edo homoparentalen kasuan:
      • Familia liburua
      • Enpresaren ziurtagiria, edo beste edozein dokumentu edo frogabide egiaztatzen duena bikotekidea aurrez aurreko jardunean ari dela.
  2.   Kontziliazioa, langileak ondoren aipatzen diren kasuetako pertsonaren bat izateagatik zuzenean ardurapean, legez agindutako zaintza dela eta.
    • ezintasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen pertsona bat, ordaindutako jarduerarik egiten ez duena
    • mendetasun egoeran dagoen pertsona bat, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera aitortutako gradua duena.
    • adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz moldatu ezin den senideren bat, bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukana eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duena.

      Bigarren kasu honetan dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
      • Ahaidetasuna egiaztatzen duen NANa edo familia liburua
      • Bizileku berean erroldatuta egotearen ziurtagiria
      • PFEZaren aitorpena, edo erretiroagatik zein ezintasunagatik pentsioduna dela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.
      • Egoera justifikatzen duen txostena:
        • Familiako medikuarena edo espezialistarena, senideak dituen patologiak edo gaitzak azaltzen dituena, bai eta horrek eragindako mugak ere; edo
        • Gizarte zerbitzuena, senidea artatzen ari badira.
           

Aurreko bi moduetako batean ere egiaztatu ezin denean egoera, eguneroko min eta beharrak egiaztatzen dituen azterketa medikoa.

  • Enpresaren ziurtagiria, edo beste edozein dokumentu edo frogabide egiaztatzen duena bikotekidea aurrez aurreko jardunean ari dela, hala izanez gero.

 

2.- Pertsona bereziki kalteberak

Osasun Ministerioaren arabera hauek dira COVID‑19arekiko bereziki kalteberak diren pertsonak:

  • diabetesa dutenak
  • gaixotasun kardiobaskularrak dituztenak, hipertentsioa barne
  • gibeleko gaixotasun kronikoa dutenak
  • biriketako gaixotasun kronikoa dutenak
  • giltzurrunetako gaixotasun kronikoa dutenak
  • immunoeskasia dutenak
  • minbiziaren aurkako tratamendu aktiboa hartzen ari direnak
  • haurdun daudenak
  • 60 urtetik gorakoak

Beren ezaugarri pertsonalengatik edo egoera biologiko ezagunagatik COVID‑19aren arriskuekiko "bereziki kalteberak" direla uste duten langileak Osasun Zerbitzuarekin jarriko behar dira harremanetan posta elektronikoaren bidez (medikua@ehu.eus), eta egoera hori egiaztatu eta justifikatzen duten dokumentu medikoak helarazi.

 

Leioa, 2020ko apirilaren 28a