Breadcrumb

EHU-gure izaera-sarrera

EHU: gure izaera

Unibertsitateko 50. hamarkadako ikasle talde baten irudia

Unibertsitate publiko batez hornitzeko saiakeren historia luze baten ondoren, azkenean 1980an Euskal Herriko Unibertsitatea jaio zen, 1936ko Euskal Unibertsitatean oinarrituta. Gaur egun erreferentziazko erakundea da Europan goi mailako hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza eta transferentzia bultzatzeagatik, gizarte oparoagoa, jasangarriagoa eta osasungarriagoa eraikitzeko lortzeko. Logotipoak -Eduardo Chillida artistak sortutako sinboloa eta hari erantsitako Iparragirreren Gernikako arbola kantuaren Eman ta zabal zazu bertso ospetsua- bikain sinbolizatzen ditu haren xedeak. Sorreratik erakutsitako euskararen aldeko apustu argiak funtsezko eragile bihurtu du euskal hizkuntzaren normalizazio prozesuan. 

Hogei fakultate eta eskola ditu, hiru campusetan banatuta, bat egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzeko. 50.000 lagun inguruk osatzen dute unibertsitateko komunitatea, eta horietatik 43.000 ikasleak dira,6.000 irakasle eta ikertzaileak eta ia 2.000 langile zerbitzu eta administrazioetan. Euskadin egiten den ikerketaren % 60ren arduraduna da, eta bere ikasgeletatik 400.000 tituludun baino gehiago atera dira jakintzaren arlo anitzetan.  

Inguruneari egiten dion ekarpen sozial, ekonomiko eta kulturala hain da handia, ezen Euskal Herria pentsaezina izango litzatekeen Euskal Herriko Unibertsitatearen eguneroko ekarpenik gabe eta sortzen duen eztabaida intelektual aberats eta bizirik gabe.