EHUn erabilera sustatzen
EHUk ardatz nagusia du euskararen erabilera eremu guztietan zabaltzea, eta hainbat ekimen garatzen ditu hartarako: deialdiak, sariketak, argitalpenak eta abar.
Euskarazko argitalpenak
Euskarazko liburu, aldizkari akademiko eta ikasmaterialen argitalpena sustatzen dugu, bai diruz lagunduz, bai testuen hizkuntza-maila berrikusiz eta zainduz ere.
Hizkuntza-baliabideak
Baliabide linguistikoak sortzea eta zabaltzea funtsezkoa da unibertsitate-komunitatearen hizkuntza-gaitasunak hobetezeko eta, are garrantzitsuago, euskara EHUn normalizatzeko.
Baliabide-zerrendak eta sarbideak: Garaterm, Ehuskatatuak, TZOS...
Hizkuntza-prestakuntzarako berariazko programa eskaintzen die doktoregaiei, tesiaren elaborazio-prozesuan babesa eta laguntza emateko. Formazio-programaren helburua da euskarazko komunikazio espezializaturako gaitasunak garatzen laguntzea.
IRIei eta TEKAZELei zuzendutako hizkuntza-prestakuntza, komunikazio-gaitasunak hobetzen laguntzekoa. IRIen kasuan, eskaintzak GAH eta GH2 programak biltzen ditu, baita ingelesezko hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ikastaroak ere.
Truke-programetako ikasle bisitariei (Erasmus +, SICUE, Latin Amerika eta Beste Norakoak) eta ENLIGHT programako ikasle atzerritarrei aukera eskaintzen zaie espainol- eta euskara-ikastaro trinkoetan bertatik bertara edo online parte hartzeko.