Helburu nagusiak

CFAAek proiektuaren bazkide diren enpresen prozesuei, eta esparruko industriari oro har, denbora tarte laburrean aplikatzeko modukoak diren fabrikazio teknologien garapena sustatu nahi du.

Ideia horri helduta, saiatzen da hurbiltzen teknologi garapenaren mailak unibertsitate esferatik (MRL, Manufacturing Readiness Level 2tik 5era), eskuarki, enpresen ekoizpen beharretara hurbiltzen diren behar bezain adierazgarriak diren (MRL, 6-8) inguruetako teknologiak abiatzeko mailetara. Jakintzaren aplikagarritasuna bilatu nahi da, bereziki, proiektu eta zentro honen bizitza osoan.

CFAAk egin beharreko jardueren artean hauek nabarmendu behar dira:

  • Industria erakusketa, produktu berrien ekoizpena azkarrago hasteko, azken fabrikatzaileen produktuak nahiz produktuen hornitzaileenak direla ere.
  • Lehendik dauden produktuen prozesuen berringeniaritza, fabrikazio prozesu alternatiboak garatzeko, prozesuak nabarmen hobetzea helburu dela.
  • Fabrikazio aurreratuaren esparruan neurketako, mekanizazioko, loturetako, tresneriako, etab.etako teknologia horizontalen garapen berriak erakustea eta industrian aplikatzea.
  • Proiektuak industria arloan baliozkotzea, arriskuak eta epeak murrizteko; hala, inbertsioen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatu ahal izango dira, ekoizpenean ezarri baino lehen.
  • Produktuen erakusle funtzionalentzat prototipoak fabrikatzea, saiakuntza bankua bera fabrikatzeko aukerarekin.
  • Aeronautikaren sektorerako ekipamendu espezifikoa diseinatu eta baliozkotzea, benetako piezetan mekanizazio probak egiteko. Hala, makinaren erantzuna baliozkotu ahal izango da eta pieza horien fabrikazio prozesuan txertatutako hobekuntzak ebaluatu ahal izango dira.
  • Fabrikazio teknologia aurreratuen arloan espezializazio beharrizanak estaltzea xede duen graduondoko prestakuntza indartzea, Zentroarekin lotura duten enpresa eta sektoreekin lankidetza estuan.
  • I+G+b ildo berriak irekitzea fabrikazio teknologia aurreratuan arloan. Hala, besteak beste bidea emango da ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 Europako programan parte hartzea helburu duten proiektuak garatzeko, zerikusia duten enpresa eta sektoreekin lankidetzan.