2020ko Apirila: Ageing On etb1-en, COVID-19 konfinamenduan

2020ko Apirila: Ageing On etb1-en, COVID-19 konfinamenduan

Ageing On taldeak pertsonen osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko "Adinberri: adineko pertsonen osasun fisiko eta emozionala lantzeko" telebista saioa diseinatzen lagundu du.

Kirola mesedegarria da COVID-19 kasu hain larriak ez izateko

Kirola mesedegarria da COVID-19 kasu hain larriak ez izateko

Irudia

Hau da Jon Irazustak azaldu diguna Berria egunkarian egin dioten azken elkarrizketan.

"Pandemiaren ondorioz, biztanleriaren bizitza aktiboak behera egin du nabarmen, eta horrek osasunari kalte egin diezaiokeela adierazi du Irazustak. Jarduera fisikoa egitearen garrantzia azpimarratu du."

Ageing On taldeko Begoña Sanz eta Ander Espin Campusan

Ageing On taldeko Begoña Sanz eta Ander Espin Campusan

Irudia

Mugitzen bagara ez gara hain zaurgarriak Covid-19arekiko, edozein adinetan

Artikulu hau jatorriz The Conversation (gazteleraz) argitalpenean aurki daiteke.

Bizi dugun pandemia-egoerak ekarri digun drama global honen barruan, bada gizartean bereziki zaurgarri suertatu den jende multzo bat: adineko pertsonak.

Kalean, irratian edo telebistan behin eta berriz errepikatzen da galdera bera: zergatik erasotzen die gehiago koronabirusak adineko pertsonei? Badira arrazoi molekular eta klinikoak infekzioa eta haren ondorioak pairatzeko arriskua handitzen dietenak. Baina erruaren zati handi bat konfinamenduari ere egotzi behar zaio

Egoiliarren errehabilitazio fisikoan laguntzeko programa

Egoiliarren errehabilitazio fisikoan laguntzeko programa

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/25

Campusa eta GeriatriaArea aldizkari digitalek albistea argitaratu dute, IMQ-Igurco-UNBE zentroa eta UPV/EHU elkarlanean ari dira Covid-19ak egoitzetan eragindako adineko pertsonen errehabilitazio fisikoa laguntzeko programa bat garatu du.

Horrela azaldu digute AgeingOn taldeko kide diren Garbiñe Lozano, Miriam Urquiza eta Ana Rodriguez-Larrad, proiektuaren ikertzaile nagusiak, eta Julene Saornil eta Naiara Fernández, IMQ Igurco Unbe egoitzako medikuek.

Telematikoki garatu dute programa, eta emaitza nabarmenak izan ditu parte hartzaileen artean.

 

Jarduera Fisikoa unibertsitateko biztanleen artean COVID-19 gaitzaren ondoriozko konfinamenduan eta horrek osasunarekin duen harremana Proiektuaren lehen faseko emaitzak

Jarduera fisikoa unibertsitateko biztanleen artean COVID-19 gaitzaren ondoriozko konfinamenduan eta horrek osasunarekin duen harremana Proiektuaren lehen faseko emaitzak

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/13

Irudia

Joan den 2020ko ekainaren 25ean Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenaren egoitzan, Jon Irazusta Astiazaranek eta Ignacio Ara Royok “COVID-19aren ondoriozko konfinamentuan unibertsitateko biztanleen jarduera fisikoari buruzko emaitzak aurkeztu zituzten, eta horiek osasunarekin duten harremana”, EXERNET Sareak egina.

Ikerketa honetan Espainiako 16 unibertsitatetako 14.000 ikaslek parte hartu dute eta laster hasiko da proiektuaren jarraipena egiteko ikerketaren bigarren fasea.

Esteka honetan UPV/EHUko Campusa aldizkariak argitaratu dituen emaitzei buruzko albistea ikus dezakezu.

Gainera, eskura duzu pdf dokumentu bat, lehen fasean lortu diren emaitza nagusien berri ematen duena.

 

Nazioarte mailako ikerketa bakarra

Nazioarte mailan ikerketa bakarra

Irudia

 

 

Diario Noticias de Álava, Deia eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan, Tres en Raya atalean argitaratu zen, 2020ko apirilaren 23an.

Gure ikertzaile Jon Torresek eta Iraia Bidaurrazagak aholkuak ematen dizkigute berrogeialdian zehar ariketa fisikoa egiteko

Gure ikertzaile Jon Torresek eta Iraia Bidaurrazagak aholkuak ematen dizkigute berrogeialdian zehar ariketa fisikoa egiteko

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/08

Irudia
Gure ikertzaile Jon Torresek eta Iraia Bidaurrazagak berrogeialdian zehar ariketa fisikoa egiteko aholkuak ematen dizkigute, Campusan ikus dezakezue elkarrizketa.

EtxeanMugi

Gipuzkoako Esperientzia Gelek EtxeanMugi ekimena abiarazi dute

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Esperientzia Gelek (55 urtetik gorako pertsonak) EtxeanMugi ekimena abiarazi dute COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiaren ondoriozko etxealdian. Jarduera berri hau EHU edonondik programaren esparruan sortu da. Programa horrek irakaskuntza ez-presentziala bultzatzen du konfinamendua mantentzen den bitartean. EtxeanMugi ekimenak bi helburu nagusi ditu: batetik, 55 urtetik gorako ikasleen ongizatea bilatzen du, ariketa fisikoa sustatuz; eta, bestetik, Gipuzkoako Esperientzia Gelekin eta, ondorioz, ikaskideekin duten lotura mantentzea.

"Ekimen hau garrantzitsua da, Amaia Irazusta Gipuzkoako Esperientzia Gelen zuzendariak azaldu duenez, ikasleekin harremanetan jartzen lagunduko digulako, ariketa fisikoa egiten duten bitartean. Ariketa hori, ziur aski, ez lukete egingo ".

2020ko: EtxeanMugi

2020ko: EtxeanMugi

Eusko Jaurlaritzak garatutako Adinekoentzako Arreta Planari jarraiki (Ana Rodríguez eta Jon Irazusta Gipuzkoako Esperientzia Geletako irakasleak, biak ere EHUko AgeingOn taldeko kideak), EtxeanMugi programak biltzen dituen jarduerak diseinatu dira. Bizitza osoan zehar ariketa fisikoa ardatz duen eta adineko biztanleengan ariketa fisikoko esku-hartzeak diseinatzen, gauzatzen eta aztertzen esperientzia handia duen talde gutxiko jarraibideei jarraitu zaie.

Amaia Irazusta, Gipuzkoako Esperientzia Gelen zuzendariaren hitzetan: EtxeanMugi ekimen hau funtsezko tresna da Gipuzkoako Esperientzia Geletako ikasleen bizi-kalitatea hobetzeko, aktibo mantentzen, gizarte-harremanak sendotzen eta oztopo teknologikoak hausten laguntzeko.

Jon Irazusta Euskadi Irratian

Jon Irazusta Euskadi Irratiako Faktoria saioan

Irudia

 

 

 

 

Euskadi Irratiako Faktoria irratsaioan egindako elkarrizketa honetan, Jon Irazustak Proiektuaren lehen fasean lortu diren emaitza nagusien berri eman digu. Fase horretan, konfinamenduak unibertsitateko ikasleen jarduera fisikoaren mailetan izan duen eragina aztertu da: "oro har, ondo moldatu gara etxe barruan jarduera fisikoa egitera".

Gazteen kasuan Tutorial edota bideoen erabileran igoera nabaritu da. Hala ere, Esperientzia Geletako ikasleek beren jarduera fisikoa mantendu dute ibiltzeari dagokionez (mandatuak eginez edo korridorean ibiliz). Talde horretan, sare sozialak ikasle gazteenen taldean baino gutxiago erabili dira. Hala, Jon Irazustak gogoeta egin du arlo hori aztertzeko eta arlo horretako jarduerak abian jartzeko interesari buruz.

 

Susana Gil Orozko-ren gomendioak ariketa fisikoari buruz

Susana Gil Orozko-ren gomendioak ariketa fisikoari buruz

Irudia

 

 

  • Bideo honetan Susana Gil Orozko -ren eskutik jaso dezakegu konfinamendua bukatu den garai honetan egin ditzakegun ariketa fisikoaren gomendioak.

Jon Irazustaren elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkarian

Jon Irazustaren elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkarian

Irudia

 

 

 

Noticias de Gipuzkoa egunkariak egindako elkarrizketa batean, Jon Irazustak zuzentzen duen proiektuaren jatorria eta helburu nagusiak azaldu ditu, Exernet sareko beste talde batzuekin lankidetzan, eta konfinamenduak unibertsitateko biztanleen jarduera fisikoaren ohituretan dituen ondorioak aztertzen ari dira. Gainera, jarduera fisikoa egiteak estresean, antsietatean edo loaldian duen eraginari buruzko beste datu batzuk ezagutu nahi dira.

Egoiliarren errehabilitazio fisikoan laguntzeko programa

Egoiliarren errehabilitazio fisikoan laguntzeko programa

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/25

Campusa eta GeriatriaArea aldizkari digitalek albistea argitaratu dute, IMQ-Igurco-UNBE zentroa eta UPV/EHU elkarlanean ari dira Covid-19ak egoitzetan eragindako adineko pertsonen errehabilitazio fisikoa laguntzeko programa bat garatu du.

Horrela azaldu digute AgeingOn taldeko kide diren Garbiñe Lozano, Miriam Urquiza eta Ana Rodriguez-Larrad, proiektuaren ikertzaile nagusiak, eta Julene Saornil eta Naiara Fernández, IMQ Igurco Unbe egoitzako medikuek.

Telematikoki garatu dute programa, eta emaitza nabarmenak izan ditu parte hartzaileen artean.

 

Jon Irazustari Radio Marca-n Elkarrizketa

Jon Irazustari Radio Marca-n Elkarrizketa

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/25

Jon Irazusta AgeinOn taldeko kideari Radio Marca-ko Al Limite irratsaioan elkarrizketa egin zioten Uztailaren 18an. 51:10 minututik aurrera 16000 ikasleren ariketa fisikoan konfinamentuak sortutako aldaketei buruzko proiektuaren emaitza nagusiak azaltzen ditu:

-Emakumeak gizonak baina hobe egokitu dira

-Sedentarismo-denbora asko igo da

-Ariketa fisikoa egiteko sare sozialen erabilera asko igo da

Geroko konfinamentu posibleen aurrean, gomendio hauek eman dituzte Jon Irazusta eta Ignacio Ara Royo-k:

-Sedentarismoa ekidin

-Sare bidezko ariketa programen kalitatea indartu

-Gizonetan arreta jarri, ariketa maila altuagoa manten dezaten.