Bideratzaileak

Itziar Kerexeta

EGELApi AKADEME euskarri digitala diseinatzea, garatzea eta jarraitzea, Laguntza Sarea sortzeko.

Itziar Kerexetaren argazkia

Itziar Kerexeta Brazalek Psikopedagogiako lizentzia eta Gizarte Hezkuntzako diploma lortu zituen Deustuko Unibertsitatean. Lehenago, Kudeaketaren Informatikari buruzko ikasketak egin zituen.

2004. urteaz geroztik, helduen etengabeko prestakuntzan lan egiten du, irakasleak inklusioaren eta konpetentzia sozio-emozional eta digitalen inguruan trebatzeko programak diseinatzen, kudeatzen eta ematen, beste eragile batzuekin batera. 2008an, euskarri digitaleko eta ikuspegi konektibistako prestakuntza jarduerak diseinatzen eta gauzatzen hasi zen, eta ikasgelako metodologia parte hartzailea eta bizipenetan oinarritua e-LEARNING metodologiaren mundura gerturatu zuen.

2014tik, Airea-elearning zuzentzen du, lanean dabiltzan profesionalei konpetentzia digital eta sozio-emozionalen inguruko e-learning aholku estrategikoak eta sareko prestakuntza ematen dien proiektu profesionala. Elkarlanean dihardu Espainiako Moodleren partner ofizialarekin (Bartzelonan du egoitza).

Programan dituen eginkizunak:

EGELApi AKADEME euskarri digitala diseinatzea, garatzea eta jarraitzea, Laguntza Sarea sortzeko.