Anejos de Veleia - Gral

Veleiako eranskinak (<a href="https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?arbol=05&IdTopics=051330" target="_blank">Maior</a> eta <a href="https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?arbol=05&IdTopics=051335" target="_blank">Minor</a>)

Anejos de Veleia. Series Maior - Anejos de Veleia. Series Minor -

​​​​​​

1. Bildumaren ildoak

Veleia aldizkariaren Eranskinak bildumak bi sail ditu: Series Maior eta Series Minor. Antzinaroari buruzko ikerketa lanak ezagutaraztea dute eginkizun. Bilduman argitaratzen diren lanek argitaragabeak eta ikerketa originalen emaitza izan behar dute.

Bi serie horiek 1985ean eta 1991n sortu ziren, hurrenez hurren, eta helburutzat dute Antzinaroari loturiko azterlan monografikoak argitaratzea, haren edozein diziplinatan: Historiaurrea, Antzinaroaren Historia, Arkeologia, Indoeuropar Hizkuntzalaritza, Filologia Klasikoa, Zuzenbidea eta Pentsamendu Klasikoa. Tarteka, aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kideen omenezko lanak argitaratzen dituzte.

Orain arte argitaratu diren monografiak azterketa historiko, dokumental eta filologiko berriak izan dira, eta aurrerapen garrantzitsuak ekarri dituzte, metodologian nahiz ezagutzan, antzinako munduari lotutako atal guztietan. Bilduma bereziki sortu da aurretik aipatu diren arloetako ikertzaileentzat, eta zabalik dago ere publiko zabalarentzat, interesatuta dagoena Euskal Herriaren Historiaurrean, Protohistorian eta Antzinaroaren Historian, eta antzinako munduak egungo modernitatean izan dezakeen islan.

Bilduma hori, 2018ra arte, argitalpen ildo berezi batez osaturik zegoen, Akta izenekoa. Bertan, Antzinaroko Zientzien Institutuko (ICA-AZI) kideek antolatutako sinposio eta bilera zientifikoen aktak argitaratzen ziren.

2. Hasiera data

Series Maior: 1985. urtea
Series Minor: 1991. urtea

3. Zuzendaritza

Pilar Ciprés Torres

ORCID ID: 0000-0001-5439-658X

Filosofia eta Letretan lizentziatua. Euskal Herriko Unibertsitateko Historia arloa. Bertan doktoratu zen Filosofia eta Letretan. Arloa: Historia; 1990ean. Antzinaroaren Historia irakasgaiko irakasle titularra UPV/EHUren Ikasketa Klasikoak Sailean. Egun, Antzinaroaren Historia eta  Epigrafia eta Numismatika irakasgaietako eskolak ematen ditu UPV/EHUren Letren Fakultatean, Historiako Graduan eta Artearen Historiako Graduan. Irakaskuntzako lan hori UPV/EHUren Ikasketa Klasikoak Sailak antolatutako hainbat doktorego programatako eskolekin osatu da, baita Mundu Klasikoa Unibertsitate Masterren emandakoekin ere. Master horretako arduraduna izan da 2014ko otsailetik 2017ko apirilera bitartean. Masterraren batzorde akademikoko buru izan eta masterraren akreditazioa berritzeko prozesuaz arduratu zen.

 Hiru ildotan ikertu du: nolakoa zen gizartea Iberiar Penintsulako erromatar aurreko munduan, antzinako geografia, batez ere ezagutza geografikoa eta Iberiar Penintsulako maparen eraikuntza Antzinaroan, eta Euskal Herriko erromatar epigrafia. Hogei ikerketa proiektu nazionaletan baino gehiagotan parte hartu du, eta horietako bitan izan da ikertzaile nagusia. Nazioarteko proiektuetan ere esku hartu du eta zenbait ikertaldetako kide izan da. Egun, MCIU/AEI/FEDER, UE-k finantzatutako PGC2018-097703-B-100 proiektu honetan parte hartzen ari da ikertzaile nagusi moduan: “La construcción política de Hispania citerior en el Alto Imperio: las formas de organización cívica y no cívica”.

Haren ikerketa jardueraren emaitza gisa, hauek aipa daitezke hark izandako argitalpen garrantzitsuenen artean:

 «La geografía política de Hispania citerior», E. Ortiz-de-Urbina-renean (koord.), Ciudadanías, Ciudades y comunidades cívicas en Hispania (de los Flavios a los Severos), Sevilla: Universidad de Sevilla, 2019, 21-44 (ISBN: 978-84-472-2899-7); «La epigrafía romana del País Vasco: una revisión historiográfica», Lucentum 37, 2018, 193-211 (ISSN: 0213-2338 / ISSN-e: 1989-9904); «Los datos geográficos en la descripción de Hispania en la Naturalis Historia de Plinio», Revista de Historiografía 25, 2016, 89-109 (ISSN: 1885-2718); «La onomástica de las inscripciones romanas del País Vasco. Estructura del nombre personal y estatuto jurídico», Veleia 23, 2006, 83-126 (ISSN: 0213-2095); «Celtiberia: la creación de un espacio geográfico provincial», Ktèma 18, 1993, 259-291 (ISSN: 0221-5896); Guerra y sociedad en la Hispania indoeuropea, Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU, 1993 (ISBN: 84-7585-457-5) eta Plinio el Viejo y la construcción de Hispania citerior liburuaren edizioa, Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU, 2017 (ISBN: 978-84-9082-685-0) eta beste dosier honena: «Hispania citerior bajo Augusto: cuestiones de geografía, historia e historiografía, Veleia 31, 2014, 7-180 (ISSN: 0213-2095).

4. Batzordeak

4.1. Batzorde zientifikoa

UPV/EHUko eta beste unibertsitate batzuetako ikertzaileak dira, ospe akademiko handia dutenak beren ikerketa arloetan. Eginkizun nagusitzat dute jasotako originalen lehen ebaluazio eta irizpenak egitea, hautaketari begira; eskuidatziak lehen balorazioa gaindituz gero, kanpoko ebaluatzaileekin harremanetan jartzea; eta barne eta kanpo ebaluazioak ikusita, zeintzuk argitaratzen diren erabakitzea.

Batzorde Zientifikoko kideak dira:

M.ª José García Soler (Universidad del País Vasco, UPV-EHU) mj.garcia@ehu.eus
Carlos García Castillero (Universidad del País Vasco, UPV-EHU) carlos.garcia@ehu.eus
Esperanza Osaba García (Universidad del País Vasco, UPV-EHU) esperanza.osaba@ehu.eus
Guadalupe Lopetegi Senperena (Universidad del País Vasco, UPV-EHU) guadalupe.lopetegi@ehu.eus
Mª José Iriarte Chiapusso (Universidad del País Vasco, UPV-EHU) mariajose.iriarte@ehu.eus
Maurizio Campanelli (Universitá di Roma – La Sapienza) maurizio.campanelli@uniroma1.it
Jonathan Edmondson (University of York) jedmond@yorku.ca

 

4.2. Aholkularitza Batzordea

Batzorde Zientifikoari aholku emateko eginkizun nagusia du, bildumaren kalitatea hobetzeko, baita txostenak egitea ere, gai jakin batzuei buruz dituen ezagutzak erabilita.

Batzorde honetako kideak dira:

  • I. Barandiarán (UPV/EHU)
  • G. Bosinski (Museum für die Archäologie des Eiszeitalters. Neuwied)
  • A. Broglio (Dipartimento delle Risorse Naturali e Culturali. Ferrara)
  • G. Calboli (Università degli Studi di Bologna)
  • A. Carandini (Università degli Studi di Roma «La Sapienza»)
  • C. Codoñer (Universidad de Salamanca)
  • J. d'Encarnação (Universidade de Coimbra)
  • F. J. Fernández Nieto (Universitat de València)
  • H. Galsterer (Universität Aachen)
  • R. J. Harrison (University of Bristol)
  • J. de Hoz (Universidad Complutense. Madrid)
  • M. Mazza (Università degli Studi di Roma «La Sapienza»)
  • P. Moret (Université Toulouse Jean Jaurès)
  • M. Navarro Caballero (Institut Ausonius. CNRS-Université Bordeaux-Montaigne)
  • H. Schubart (Deutsches Archäologisches Institut. Madrid)
  • F. Sousa (Universidade de Coimbra)
  • A. U. Stylow (Deutsches Archäologisches Institut. Madrid)
  • V. Valcárcel (UPV/EHU)

5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Bildumaren Batzorde Zientifikoa arduratzen da Veleia Eranskinak Bildumarako originalen lehen hautaketa egiteaz. Kontuan izanik zer arlori dagokion azterlanaren gaia, batzordeko adituei eskatzen zaie lana baloratzeko eta haren egokitasunari buruzko txosten bat egiteko. Lehen ebaluazio hau negatiboa denean, atzera botatzen da eskaera, eta Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaritza harremanetan jartzen da egilearekin, erabakiaren berri emateko, arrazoiak eta argudioak biltzen dituen idatzi baten bidez.
Lehen ebaluazioa positiboa denean, bildumaren Zuzendaritzak, Argitalpen Zerbitzuaren Zuzendaritzarekin batera, kanpoko lau ebaluatzaile hautatzen ditu aztergaian adituak diren espezialisten artean: bi titular eta bi ordezko. Ebaluazio prozesua anonimotasun berme osoz egiten da, pareen bidezko ebaluazio itsu bikoitza erabilita.

Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaritzak hirurogei eguneko epea emango die ebaluatzaileei beren txostenak bidaltzeko, lanaren originala jasoko duten egunetik kontatzen hasita. Ebaluatzaileek, behin beren zeregina onartuta, posta elektronikoaren bidez jarraituko dute harremanetan Argitalpen Zerbitzuarekin.

Bi txostenak aldekoak direnean, bildumaren Batzorde Zientifikoak lana argitaratzea onartzen du. Aldiz, bi txostenak bat ez datozenean, hirugarren bati eskatuko zaio ebaluatzea, eta soilik honen txostena aldekoa bada argitaratuko da lana. 

Behin ebaluazioa amaituta, Batzorde Zientifikoaren erabakiaren berri emango zaio egileari, eta ebaluatzaileen txostenak bidaliko zaizkio (posta elektronikoz), zehatz-mehatz jakin dezan zer balorazio eta zuzenketa –halakorik balego– egiten dituzten adituek. Eskuidatziak zuzenketak edo aldaketak behar baditu, hogeita hamar eguneko epea emango zaio egileari horiek egin ditzan. Zuzenketak egin ondoren –testuan argi eta garbi seinalatuko dirak–, lana bidaliko du berriro egileak (bildumaren arauetara egokitua: https://www.ehu.eus/eu/web/argitalpen-zerbitzua/anejos-de-veleia) bildumaren Zuzendaritzara.

Behin lanaren behin betiko bertsioa jasota, posta elektronikoz bidaliko zaio UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Zuzendaritzari.

Argitalpen Zerbitzuak lanaren kopia bat eskatu ahal izango du, paperean, egoki iritziz gero.

7. Bilduma honetako tituluak

Anejos de Veleia. Series Maior - Anejos de Veleia. Series Minor -