Komunikazio seriea
1. Seriearen ildoak
Serie hau Komunikazio Zientzien baitan kokatuta dago. Barne hartzen ditu ikus-entzunezko komunikazioarekin, zinemarekin eta kazetaritza eta publizitatearekin lotutako argitalpenak, eta ikuspegi irekia eta askotarikoa du.
Haren xedea da zientzialarien artean gogoeta, truke akademikoa eta ezagutzaren sorrera sustatzea.
Serieak aurkeztutako lanek ikerketa original baten emaitza izan behar dute eta argitaragabeak.
Seriearen helburua da, gutxien dela, urtean titulu bat argitara ematea.
Testu originalak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio prozesuaren menpe jartzen dira.
Orain arte argitaratutako titulu guztiak bat datoz Seriaren gai eta argitalpen politikarekin.
2. Hasierako urtea
1993 urtea
3. Zuzendaritza
Ainhoa Fernandez de Arroyabe Olaortua
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Irakasle Agregatua da, eta bertan film-analisiarekin, ikus-entzunezko narratibarekin eta zinemaren historiarekin lotutako irakasgaiak ematen ditu. Zineman zein komunikabide-, informazio- eta zinema-alfabetatzean aplikatutako testu-analisia da bere lanaren eta argitalpenen ardatza. Nekane Erritte Zubiaurrekin eta Iñaki Lazkanorekin batera, Kimuak: The Seeds of Basque Cinema (Center for Basque Studies, University of Nevada, 2018) antologia monografikoa idatzi du. Liburu-kapituluak argitaratu ditu lan kolektibo hauetan, besteak beste: Películas para la educación. Aprender a ver cine. Aprender viendo cine (Cátedra, 2016), Películas para la diversidad. Aprender a ver cine. Aprender viendo cine (Cátedra, 2020) edota El análisis fílmico y el desafío de la educación mediática (Tirant lo Blanch, 2024). Nerabeek ingurune digitalean egiten duten ikus-entzunezkoen kontsumoa ere ikertzen du. Ikerketa horien emaitzak funtsezkoak dira ikus-entzunezko kultura eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten komunikabide- eta zinema-hezkuntzarako tresnak diseinatzeko. Aitortutako hiru ikerketa-seiurteko ditu (azkena, 2019-2024).
4. Batzorde zientifikoa
4.1. Batzordekideak:
- Santos Zunzunegui Diaz. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko katedraduna. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
- Jose Ignacio Armentia. Kazetaritzako katedraduna. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
- Carmen Arocena Badillos. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko katedraduna. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
- Xoxe López García. Kazetaritzako katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea
- Carmen Rodriguez Wanguemert. Kazetaritzako irakasle titularra La Lagunako Unibertsitatean
- Ainara Larrondo Ureta. Kazetaritzako irakasle titularra. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
4.2. Eginkizunak
Bildumaren Batzorde zientifikoa Bildumako zuzendariaren aholkularitza eta kontsulta organo bat da. Haren egiteko nagusietariko bat argitaratuko diren testuen kalitate zientifikoa bermatzea da. Batzorde zientifikoaren beste eginkizunak honako hauek dira: bildumaren argitalpen politika zehazteko ekarpenak egitea, testu berriak eskuratzea, eskuizkribuen ebaluazioak egiteko pertsonak proposatzea eta. bilduma dibulgatzea.
5. Jatorrizkoak bidaltzeko egileek bete beharreko jarraibideak
Argitaratzeko eskaera Argitalpen Zerbitzuko erregistrora bidali beharko da, jatorrizko lanarekin batera eta egileen datuak sartu gabe. Eskaeran ondoko informazioa eman beharko da: egile guztien datu pertsonalak, harremanetarako pertsona eta datuak, lanaren izenburu osoa, interes zientifikoa, helburutzat dituen jasotzaileak eta lanak merkatuan izan lezakeen irismena. Horretarako, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko formularioa erabili behar da. Aurkeztutako lan guztiak argitaragabeak edo jatorrizko ikerketa baten emaitza izango dira. Eskuizkribuak aldizkariak jaso ohi dituen ikerketa arloetako batekin egongo dira loturik. Testua euskarri informatikoan bidaliko da, ahal den neurrian, PDF fidel batekin.
Edozein kasutan, jatorrizko lanak UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuaren I. eranskineko arauak bete beharko ditu.
6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa
Jatorrizko lanak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan zehaztasun eta gardentasun printzipioak eta ebaluazioa egiten duenaren anonimatua bermatzeko printzipioak aplikatuko dira eta parekoen ebaluaziorako itsu bikoitzeko prozedura erabiliko da.
Honako pauso hauek beteko ditu ebaluazio prozesuak:
- Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak testuaren lehenengo analisia egingo du lanaren egokitasunari begiratuta, betiere aurrez obraren jakintza arloko Argitalpen Kontseiluko Batzordeari eta bildumaren zuzendariari kontsulta eginda.
- Baiezkoa emanez gero, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta bildumaren zuzendariak lau pertsona hautatuko dituzte kanpoko ebaluatzaile gisa kasuan kasuko gaian adituak direnen artetik: bi titular eta bi ordezko. Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak berrikusleei eskatuko die haien txostena hirurogei eguneko epean −jatorrizko lana bidali denetik– bidaltzeko. Berrikusleak onartuta daudelarik, horien eta Editorialaren arteko harremanak posta elektronikoz izango dira.
- Lanaren jakintza arloko batzordeak eta bildumaren zuzendariak, kanpoko ebaluazioak ikusita, erabakiko dute lanaren argitaratzea onartu edo ezesten den:
- Aldeko bi txosten egiten badira, lana argitaratzeko aholku gisa baliatuko da. Nolanahi ere, aldaketak egin ahal izango dira kanpo ebaluazioko txostenean bildutako iradokizun eta gomendioen arabera.
- Kontrako bi txosten egiten badira, lana ez argitaratzeko aholku gisa baliatuko da.
- Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.
Behin ebaluatze prozesua amaituta, egileari jakinaraziko zaizkio posta elektronikoz, arrazoiak emanez eta egindako ebaluazioak kontuan hartuta, eskuizkribua onartu edo ezesteari buruzko erabakia eta zuzentzeko proposamenak, halakorik balego.
Lanak zuzenketarik behar izanez gero, zuzenketok posta elektronikoz bidaliko dira, gehienez hogeita hamar eguneko epean –zuzenketen berri jasotako datatik−, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari. Egileek berriro bidaliko dute eskuizkribua zuzenketak eginda eta horiek argi eta garbi adierazita.