Filosofia seriea

Filosofia seriea

Irudia

1. Seriearen ildoa

Filosofia seriearen helburua da arlo filosofikoetako gogoeta eta ikerketa lanak argitara eman eta jakinaraztea, klasikoen berrikuspen kritikoekin hasi eta gairik garaikoenetara iritsiz.

Ongi etorri eginen zaie, beraz, filosofiaren historian sakonduko luketen idazlanak, bai eta hizkuntzaren filosofia, zientziaren filosofia, etika, filosofia politikoa, estetika eta arteen teoria, ontologia, epistemologia, adimenaren filosofia eta bestelako gaiak aztertuko lituzketenak ere. Idazle eta egile bakarreko idazlanak nola talde liburuak ager daitezen serie honetan, beti ere kalitate analitiko eta gogoetatsu nabarmena egiaztatzen badute. Nolanahi ere, onartu ahal izateko ebaluazio itsu bikoitza gainditu beharko da.

Argitalpenen maiztasuna jatorrizkoen hartu ahalakoa izango da, baina espero dugu urtean idazlan bat edo bi ateratzeko moduan egongo garela.

2. Hasierako data

1997 urtea

3. Zuzendaritza

Aitor Aurrekoetxea Jimenez

Aitor Aurrekoetxea Jimenez, Filosofian doktorea (UPV/EHU), eta Estetika eta Arteen Teoriako irakasle agregatua da UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean.

Bere argitalpenen artean El libro vasco en el País Vasco, Estetika modernoaren inguruan hainbat hausnarketa, Prismas críticos. Lecturas sobre T. W. Adorno, Kasmir Malewich: el mundo no objetivo, Anbotopean, Futurismo y fascismo. Estéticas y poéticas de la modernidad liburuak azpimarra daitezke, eta hogeita hamar bat artikulu filosofia, arte eta politika arloetako aldizkari espezializatuetan.

Bere ikerketa-ildoak honako hauek dira: estetika eta politika, arte garaikidea, masa-kultura, teoria kritikoa eta arte-kritika.

 

4. Batzorde zientifikoa

4.1.- Kideak:

Agustín Arrieta Urtizberea, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle titularra (UPV/EHU)

Arantza Etxeberria, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle titularra (UPV/EHU)

Sergio Sánchez, Kordobako (Argentina) Unibertsitate Nazionalaren Metafisika eta Filosofia Garaikoaren arloko irakasle titularra

Mar Cabezas, Salzburgeko (Austria) unibertsitatearen Centre for Ethics and Poverty Research guneko ikertzailea

Jorge Linares, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoaren (UNAM) Filosofia eta Letren fakultateko irakasle titular eta zuzendaria
Julia Urabayen, Nafarroako Unibertsitatearen Garaiko Filosofiaren arloko irakasle titularra

4.2. Eginkizunak

Filosofia seriearen batzorde zientifikoa filosofiaren eremuko irakasle eta ikertzaileek osatzen dute, maila nazional nola nazioartekoek. Seriearen kalitatea hobetzeko aholkuak ematea dute eginkizun nagusia bai eta zuzendariari laguntza eskaintzea ere, idazlanak argitaratzeko erabakiak hartzen eta idazlanetarako kanpoko ebaluatzaileak proposatuz ere.

5. Originalak bidaltzeko jarraibideak egileentzat

  1. Argitaratzeko proposamenen aurkezpena. Edozein pertsonak, bai UPV/EHUkoak zein kanpokoak, aurkeztu ahal du argitaratzeko proposamenik, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko Nola argitaratu izeneko atalean deskribatutako betebehar orokorrak eta kasuan kasuko lan multzo eta bilduma bakoitzaren betebehar espezifikoak beteta.
  2. Eskatzaileak serie eta bildumei dagokien inprimakia bete behar du eta bidali, OpenOffice, Word edo PDF formatuko originalarekin batera, Argitalpen Zerbitzuari, erregistro editorialaren bidez (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus.
  3. Argitalpen Zerbitzuak proposamena jaso duela jakinaraziko du, eskaera osorik dagoen edo dokumenturik falta zaion adierazita.
  4. Behin proposamena onetsi dela, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza teknikoak eskatuko dizkie egileei argitalpena egin ahal izateko artxiboak, besteak beste, goi kalitateko argazki eta grafikoak.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Aurkeztutako lanak kanpoko ebaluatzaileek aztertzen dituzte, zientzi kalitateak galdegiten dituen irizpide hertsiekin bat etorrita. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak azken erabakia hartzen du ebaluatzaileen txostenak ikusita eta kasuan kasuko lan multzo edo bildumako zuzendaritzak proposatutakoari begiratuta.

Prozesuaren etapak:

  1. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak egiaztatuko du argitaratzeko proposamena bat datorren zerbitzuaren politika editorialarekin, EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuan zehaztu bezala. Eta, behar izanez gero, lan multzo eta bildumako zuzendaritzari bidaliko dio.
  2. Lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, legokiokeen zientzi batzordearekin batera aztertuko dute originala eta, argitaratzeko modukoa dela iritziz gero, kanpoko ebaluazioa egingo duten pertsonak proposatuko. Originala ezetsiko balitz, hala jakinaraziko zaie egileei, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak arrazoitutako ebazpenaren bidez.
  3. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza harremanetan jarriko da proposatutako ebaluatzaileekin eta, ebaluazioa egiteko ados baleude, originala igorriko die, egilearen izen-deiturak eta filiazioa ezabatuta, itsu bikoitzaren ebaluazio prozesua bermatuko bada. Ebaluatzaileek bi hilabete izango dituzte txostenak egin eta emateko.
  4. Txostenak jasota, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak lan multzo edo bildumako zuzendaritzari bidaliko dizkio eta honek, txostenak ikusita eta batzorde zientifikoaren aholkuak baliatuta, honako erabaki hauetakoren bat hartuko ahal du:
  • Originalaren argitaratzea gomendatu, aurkeztu den moduan edo, gehien dela, ebaluatzaileek iradokitako aldaketa txikiak eginda. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak ebazpen bidez jakinaraziko die egileari eta zuzendaritza teknikoari, editatzeko prozesu teknikoari ekin diezaion.
  • Eskatzea egileei ebaluatzaileek eskatu edo iradokitako aldaketak egin ditzala, behar izanez gero, horiek egiteko modua eta epea zehaztuz. Proposatzaileak idatziz adieraziko ahal dio lan multzo edo bildumako zuzendariari ez dagoela ados proposatu zaizkion aldaketekin. Eskatutako aldaketak egin osteko testua jasota, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak egiaztatuko du egileak aldaketak egin dituela eta, hala beharko balitz, eman beharreko ebazpen proposamena helaraziko dio Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzari. Testuak txostenetako gomendioak jasotzen ez dituela iritziko balitz, azken errekerimendu bat eginen zaio egileari.
  • Ebaluazio berri bat eskatzea. Beharrezko baleritzo, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, bere batzorde zientifikoaren aholkuez, txostena eskatuko dio beste ebaluatzaile bati, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzaren bidez.
  • Gomendatzea proposamena ez argitaratzeko. Kasu honetan, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak hartutako erabakia arrazoitzeko ebazpena egin eta jakinaraziko dio egileari.

7. Serie honetako tituluak