Erabiltzaileen prestakuntza. Irakasleak eta ikertzaileak

Irakasle eta ikertzaileen behar zehatzak kontuan hartuz, Unibertsitateko Bibliotekak zenbait ikastaro antolatzen ditu, honako gai hauetaz:

Datu baseak eta baliabide elektroniko espezializatuak

Horren asmoa, Unibertsitateko Bibliotekak harpidetzen dituen informazio baliabide elektroniko nagusiak baita espezialitatu eta diziplina anitzeko datu baseak ere aurkeztea da. Orokorrean, saioak hainbat jakintza arloak eta erabiltzaileen behar zehatzak kontuan hartuz antolatzen dira. Izan daitezke orokorrak edo monografikoak.

Programa:

  • Bibliografi bilaketa: estrategia eta eragileak
  • Biblioteka digitala: baliabide elektronikoko plataforma nagusiak
  • Disziplina anitzeko datu baseak: Web of Science, Scopus eta Proquest
  • Datu base espezializatuak jakintza arlo bakoitzerako

Erreferentzia bibliografikoen gestioa Refworks programaren bidez

Refworks programak, erreferentzia bibliografikoen datu baseak sortu eta kudeatu, bibliografiak egin eta estilo anitzeko aipamen bibliografikoak testu-dokumentuetan automatikoki sartzea ahalbidetzen du.

Programa:

  • Zer da Refworks?
  • Refworks-era sarbidea: kontuaren sortzea
  • Erreferentzia bibliografikoen datu base baten sortzea
    • Karpetak sortu eta antolatu
    • Erreferentziak eskuz sortu
    • Erreferentziak automatikoki inportatu  beste baliabide batzuetatik (datu baseak, aldizkari elektronikoak, biblioteken katalogoak eta abar)
    • Erreferentziak antolatu
    • Erreferentziak partekatu
  • Bibliografiak egin
  • Aipamen bibliografikoak automatikoki sartu dokumentu batean

Ikerketaren ebaluazioa

Ikastaroaren helburua, argitalpen zientifikoen kalitate adierazleak aurkitzeko baliabideak ezagutzea da. Horrela,  egiaztapen eta seiurtekoen eskaerak aurkezteko behar diren tresnak erakuzten dira, ebaluazio agentziak kontuan hartzen dituztenak (ANECA, CNEAI, UNIBASQ).

Programa:

  • Eragin faktorea JCR (Journal Citation Reports) eta SJR (Scimago Journal & Country Rank). Beste antzeko indizeak
  • Liburu eta aldizkarien kalitatea neurtzeko irizpideak
  • Ikusgarritasuna eta datu baseetan agertzea
  • Aiapamenak bilatzea: Web of Science, Scopus, Google Scholar

ADDI, UPV/EHUren gordailu instituzionalari buruzko tailerrak

ADDI (Artxibo Digitala Ikerketa eta Irakaskuntza) dokumentu digitalen gordailu bat da, helburua duena Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren irakaslan eta ikerlanen ekoizpen intelektuala sarbide ireki gisa antolatu, artxibatu, zaindu eta hedatzea.

ADDIk barne hartzen ditu UPV/EHUko irakasle, ikertzaile eta ikasleek egindako doktorego eta masterretako tesiak, gradu amaierako lanak, kongrusuetarako aurkeztutako ponentzia eta komunikazioak, unibertsitateak argitaraturiko aldizkariak eta irakaskuntza materialak.

Saio honen helburua, gordailu instituzionala ezagutzera ematea da, unibertsitateko kideei, baita dokumentuen autoartxibatzearen praktikak egitea ere.

Programa:

  • ADDI. Antolaketa eta egitura
  • Egile eskubideak eta autoartxibatzeari buruzko aldizkari-argitaletxeen politikak
  • Autoartxibatzearen praktikak