Presentzia rankingetan

Informatikako biltzarren rankinga, Computing Research and Education Association of Australia (CORE) elkarteak sortua. Honako kategoria hauetan sailkatzen ditu biltzarrak: A*, A, B, C, Australasian, Unranked, National, Regional.

Hiru rankingetara sar daiteke haren bidez:

  • ERA 2010. Australian Computing Research and Education Association of Australasia (CORE) elkarteak sortua, hiru taldetan sailkatzen ditu biltzarrak. A, B eta C.
  • QUALIS 2012. Brasilgo Hezkuntza Ministerioak sortua, zazpi kategoriatan sailkatzen ditu biltzarrak. H indizean dago oinarrituta sailkapena.
  • MSRA 2014. Microsoft Academic-ek sortua, H indizearen antzeko sistema baten bidez sailkatzen ditu biltzarrak.

 

Informatikako biltzarren rankinga (Albertako Unibertsitatea eta Informatikako Saila). Hiru mailatan sailkatzen ditu biltzarrak, berrikusketa prozesuaren, batzordearen eta biltzarraren prestigioaren eta aipamenen arabera.

 

  • Proceedings Scholar Metrics

Google Scholar Metrics-en araberako informatikako eta ingeniaritzako biltzarren akten H indizea, EC3k egina.

 

Honako hauek egina: Italiako Informatika Ingeniaritzako Taldea (GII), Italiako Informatikako Taldea (GRIN) eta Espainiako Elkarte Zientifiko Informatikoa (SCIE). Hiru kategoriatan sailkatzen ditu biltzarrak.

 

SCIE elkartearentzat garrantzitsuak diren biltzarren rankinga biltzen du.

 

Scopus datu basean dauden biltzarren zerrendak biltzen ditu. Kalitate adierazle hauek biltzen ditu: eragin indizea, biltzarraren kokapena bere kategorian eta H indizea.