Scopus author ID

Zer da?

Scopus Author ID zenbakizko identifikatzaile bat da, eta automatikoki esleitzen zaie Scopusen jasotako argitalpenak dituzten egileei. Identifikatzaile horrek beste egile batzuengandik bereizten du, zenbaki bakarra ezarriz eta dokumentu guztiak egilearen profilean bilduz.

Analisi bibliometrikoak, h aurkibidea eta Scopusen jasotako lanen aipamenen jarraipena eskaintzen ditu.

Scopuseko egilearen profila ORCID profilarekin lotzeko aukera ematen du.

Egile profilaren zuzenketak

Egile baten sinadura Scopusen jasotako hainbat lanetan izen aldaerekin agertzen bada, horietako bakoitzak Author ID ezberdin bat izango du; beraz, sinadura bateratzeko eska daiteke hemen: How do I correct my author profileZerbitzu honek, halaber, artikuluak eransteko eta egilearen izenaren xehetasunak zuzentzeko aukera ematen du.