Zientzialari sinadura

Zer da?

Ikertzaileak bere lanak sinatzeko erabiltzen duen sinadura zientifikoa da, identifikatzeko eta beste egile batzuengandik bereizteko moduan; izena eta bere erakundea barne hartzen ditu.

UPV/EHUren gomendioak

Egile bakoitzak sinadura bakarra erabili behar du: izen bibliografiko bakarra eta erakundearen izen normalizatua (UPV/EHU).

Egileak eta sinaduren hurrenkera

Nork sinatu behar du?

Dokumentu zientifiko baten egiletzat hartzen da lan osoa egin duen ikertzailea, egilea bakarra bada; edo bat baino gehiago direnean, ekarpenak egin dituzten guztiak izango dira egile.

Dokumentu zientifiko baten prestaketan parte hartzeko rolak hemen kontsulta ditzakezu:  CREDIT.

Zenbat egilek sina dezakete lana?

Ez dago araurik ezarrita ikerketa lan bat sinatzerakoan egon daitekeen egileen kopuruari buruz.. Lan zientifikoetako egile kopuruaren batez bestekoa aldatu egiten da espezialitate batetik bestera.

Co-Author Index atalean diziplina eta aldizkari bakoitzeko batez besteko egileen kopurua ikus daiteke.