Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak
Lehenengo argitaratze data: 2020/03/16
HELBURUA
Hezkuntza-esparrutik lan-mundura pasatzeko 3 hilabeteko esperientzia enpresetan.
HAUTAGAIAK
2019-2020 ikasturtean 4. maila egin duten eta maiatza-ekainean titulua lortuko duten ikasleak.
Bilboko hezkuntza fakultateak 36 beka kudeatuko ditu.
3 hilabeteko praktikak enpresetan: 2020ko urria, azaroa eta abendua ( gehienez 30 ordu astean). Ikasleak 1.500 euro gordin jasoko ditu amaieran Unibertsitatearen bitartez.
Beka honetan onartzen den ikasleak jarri beharko du harremanetan beka garatuko duten zentro/erakundeekin. Haututako ikasle horiei informazio gehiago emango zaie izendatuak izan ondoren.
Derrigorrezko formakuntza osagarria irailean.
IZEN EMATEA: Formulario honen bitartez
EPEA: Martxoaren 16tik -31ra
+INFO: Hemen klikatu
OHARRA: Onartuen zerrendaren ebazpena apirilaren lehengo hamabostaldian argitaratuko da.