Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia
Ekimen honetan, enpresek azaltzen dizkiete ikasleei enpresan egiten dituzten jarduerak, lan egiteko dituzten aukerak eta beren enpresa-politikarekin bat datozen hautagaien profila.
Gainera, hainbat sektoretako enpresek parte hartzen dute, eta, horri esker, interes handiko ezagutza eskuratzen dute ikasleek hurbileko industriari buruz. Hain zuzen ere, haren bilakaera eta gaur egungo jarduera zein den jakingo dute, baita sektore bakoitzeko joerak eta etorkizunerako aukerak zein diren ere.
Jardunaldien bidez, enpresen ordezkariekin harremanetan jartzeko aukera dute ikasleek, eta curriculumak eman diezaiekete. Beraz, lana bilatzeko lehen harremana ezartzen dute.
Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia - JEPE 2022
Ikasturte honetako Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia (JEPE 2022) San Mamesen izango da, 2022ko otsailaren 17an, goizeko 9:30etik 14:00etara.
San Mameserako sarbidea -gure Eskolako ikasle eta tituludunentzat soilik-, 24. atetik egingo da.
Sarbidea unibertsitateko txartelaren eta NANaren bidez kontrolatuko da. Maskara eraman beharko da une oro.
Izen-ematea zabalik dago.