Emakumeak zientzian: Eskolara itzulera
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/22
Aurten Emakumeak Zientzian programaren hamargarren urteurrena ospatzen da, ekimen honek dibulgazio zientifikoan diharduten 30 entitate euskaldun elkartzen ditu Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko astean. BIOMAT taldea ospakizun honetara batu da, eskolara itzulera programan parte hartuz.
Programa honetan, Maialen Uribarrena, Iraila Osquila eta Mireia Andonegi ikertzaileek beraien esperientzia elkarbanatuko dute Zurriola (Donostia),Txingudi (Irun), Goizeko Izarra (Mutriku) eta Luzaro (Itziar) ikastolako ikasgeletan bokazio zientifikoa inspiratzeko helburuarekin, nesken artean bereziki. Bisitak 2026ko otsaila eta martxoa bitartean izango dira.