BIOMAT-biopolymeric materials

Naturako material berriztagarri ugarienetako bat da kitina, eta produktu biodegradagarriak ekoizteko aukera ugari ematen ditu. Iturri alternatiboetatik, adibidez txibihezurretatik, kitina nola lor daitekeen ikertzen ari da UPV/EHUko BIOMAT taldea, eta proteinatan oinarritzen diren biomedikuntzarako materialen ekoizpenean indargarri gisa duen erabilera baliozkotzen.

Txibietatik lortutako kitinaz indartutako proteina-hidrogela (bideoa)

Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik. Erreportajea plastikoari eskainitako saio baten barruan eman zen Euskal Telebistan. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitatean, BIOMAT ikerketa-taldea lanean ari da hondakinentzat irtenbide bat aurkitzeko. Zehazki, plastiko biodegradagarriak garatzen ari dira, txibihezurrak, oiloen lumak edo artilea erabilita lehengai gisa. Erreportajeak haien lana jasotzen du, ikerketa-taldeko hiru kideren lekukotzarekin: Koro de la Caba, Alaitz Etxabide Etxeberria eta Pedro Guerrero.

Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria ahizpek irabazi dute, “Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra” izeneko artikuluarekin. Plastikoen arazoari aurre egiteko irtenbideak ikertzen ditu Alaitzek, eta idatzi duen artikulurako ilustrazioak egin ditu Iraia ahizpak. Lesakarrak dira, eta bien arteko elkarlanaren emaitza izan da lan saritua.

Alaitz Etxabide: "Ikertzaile bat aunitz mugitu behar da"

Teknopolis: Plastikoak txipiroi erara (bideoa). Arraroa iruditu dezakeen arren, txipiroiak osagai interesgarria dira material berriak sortzeko. Euskal Herriko Unibertsitatean, BIOMAT ikerketa-taldea lanean ari da plastiko-hondakinentzat irtenbide bat aurkitzeko. Bioplastikoak ari dira garatzen. Txibihezurrak, oiloen lumak edo artilea erabiltzen dituzte lehengai gisa, plastiko biodegradagarriak sortzeko

Itsas hondakinak material berriak sortzeko. UPV/EHUko Biomat ikertaldeak egiten duen lanak «ikuspegi berri bat ematen die plastikoei, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datorrena»