Zabaltzea

Koro de la Caba, hizlari nagusia Islandiako EUCHIS2023 kongresuan

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/17

Irudia

BIOMAT taldearen ikertzaile nagusia, Koro de la Caba, hizlari nagusi izan zen Siglufjörður (Islandia) hirian 2023ko irailaren 11tik 14ra bitartean egin zen 15th International Conference on Chitin and Chitosan (EUCHIS2023) delakoan.
Koro de la Cabak "Alternative biowaste sources to develop sustainable chitin- and chitosan-containing biocomposites" izeneko aurkezpena egin zuen.
EUCHIS2023 nazioarteko aditu garrantzitsuak bildu zituen kitinaren eta kitosanoaren ikerketan, ingurumenaren, ekonomia zirkularraren eta osasunaren arloetan.