Produktu koipetsuetarako ontzi aktibo eta biodegradagarriak
Lehenengo argitaratze data: 2014/11/06
Nekazaritza eta industria arloetako azpiproduktuetatik abiatuz, produktu koipetsuetarako (likido zein solido) geruza bakarreko ontzi biodegradagarri bat garatu du BIOMAT ikerketa-taldeak. Zehazki, gazta oso koipetsu, koipetsu edo erdikoipetsuetarako eta gazta zatietarako ontzi aktibo bat ekoitzi du BIOMATek, agente antioxidatzaile naturalekin. Luzaroago kontserbatzen du ondo produktua ontzi horrek.