Asier Martinez Salaberria
Biografia
Asier Martínez Salaberriak Ingeniaritza Tekniko Industriala, Mekanika Industrialean espezializatua (2010) izeneko ikasketak gauzatu zituen Donostiako eskola Politeknikoan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), "Fuerzas de corte en torno paralelo convencional" amaierako proiektuarekin, David Esteban-ek gainbegiratuta. Fakultate berdinetan "Material Berriztagarrien Ingeniaritza" (2012) izeneko Master ikasketak gauzatu zituen "Obtención de quitina y nanocristales de quitina a partir del exoesqueleto de Cáncer Pagurus" Master amaierako proiektuarekin burutu zituen Susana C. M. Fernandes doktorearen zuzendaritzapean.
Ikerketa
2012tik aurrera, Biofindegi Prozesuak izeneko ikerketa taldean (BIORP), Gipuzkoako Ingenieritza Eskolan (Donostian), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) aurkitzen da, non bere doktore tesia burutu zuen iturri berriztagarrietan oinarritutako matrize eta quitina nanokristalez sintetizatutako konpositeen garapenean, Jalel Labidi eta Susana C. M. Fernandes doktoreen zuzendaritzapean.
Bere jarduera profesionalaren barruan, Dr. Salaberriak nazioarteko nahiz Europar Batasunak finantzatutako proiektu desberdinetan parte hartzen du, nazio eta nazioarteko unibertsitate desberdinetako kolaborazioak eginez (Luleå University of Technology - Lulea, Sweden; IPEST-a - Carthage, Tunisia; Aksaray University – Aksaray, Turkey; Vytautas Magnus University –Kaunas, Lithuania, beste batzuen artean). Gaur egun, Dr. Salaberriak bere ikerketa quitina eta quitosanoetan oinarritutako materialeen garapenean jarraitzen du, non era berean, kolagenoaren erauzketan zerikusia duen proiektu batean lan egiten duelarik, bere ikerketa alorra zabalduz.