Eduardo Robles

Eduardo Robles

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Ingeniaritza Mekaniko eta Elektrikoko (manufaktura subsisteman espezializazioa) ikasketak burutu zituen Iberoamerikana Unibertsitatean Mexikon, Santa Fe hirian. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean, Material Berriztagarrien Ingeniaritza masterra burutu zuen Donostia hirian. Biofindegi prozesuen taldean (BioRP) Cum Laude doktoretza internazionala lortu du Zientzia eta Teknologiako Nazio Batzordeko diru laguntzari esker (CONACyT, Mexiko). Doktoregoan, egonaldi ezberdinak egin ditu Varsoviako Zientzia Unibertsitatean (SGGW, Polonia) eta Soproneko Unibertsitatean (SOE, Hungaria). Gaur egun Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen dabil.

Ikerketa

Gaur egun, bere ikerketa eratorri ezberdinetatik etorritako zelulosetik nanopartikulak lortu eta funtzionalizatzean datza, baita beraiek erabiliz konpositeak egitea ere (zurezko tableroak, emulsioak, filmak, nanopaperak, etb.). Menderatzen dituen karakterizazioko teknika nagusiak hauek dira: Entsegu mekaniko desberdinak, X izpiak, espektroskopia, erresonantzia magnetiko nuklearra eta kontaktu-angeluaren bitartez kalkulatutako gainazal-tentsioaren neurketa.