Silvia Helena Fuentes da Silva

Silvia Helena Fuentes da Silva

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Pelotaseko Unibertsitate Federalean (UFPel), Zurgintza Industrialeko Ingenieratza ikasketak egin zituen (2010). Ondoren, unibertsitate berberean (UFPel), Zientzia eta Materialen Ingenieritza Masterra egin zuen (2014). Urte berean, Jalel Labidi doktorearen zuzendaritzapean ikerketa egonaldia egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Urte berberean, Garapen Zientifiko eta Teknologiko Kontseilu Nazionalak (CNPQ-BRASIL) finantzatutako doktoradutza egiteko beka lortu zuen Jalel Labidi doktorearen zuzendaritzapean Material Berriztagarrien Ingeniaritza doktorego programaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Ikerketa

"UFPEL-egurraren zientzia" taldearen partaidea izanik, gobernu eta erakunde publiko eta pribatuen lehiakortasuneko deialdi nazional eta nazioarteko 4 proiektuetan parte hartu du. Honetaz gain, hainbat nazioarteko kongresu eta konferentzietan parte hartu du.

Bere doktorego aurretiko prestakuntzan, karakterizazio teknikak eta Kraft ligninaren prezipitazio eta likidotze prozesua aztertu zituen Biofindegi prozesuen barnean. Bestalde, Basoko produktuetan eta bertako baliabideetan esperientzia du, batez ere Biofindegian, egurraren kimikan, egurraren kontserbazioan eta egurraren teknologian, ondorengo gaiak jorratzen dituelarik: egurraren kalitatea, egurraren propietate fisiko eta mekanikoak, egurraren deskribapen anatomiko eta makroskopikoa, ligninaren prezipitazioa eta karakterizazioa; ligninaren bidez lortutako produktuak.

Gaur egun, doktorego ikaslea izanik, bere ikerketa biomasa hondakiñetatik eratorritako materialak eta bere osagaiak erabiliz, likidotze prozesu bitartez produktu berriak lortzean datza.