Ikasle askoko ibilgailuetarako aparkalekua Bizkaiko Campusean (Sarriko)

2019/2020 ikasturteko deialdia

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak ikasle askoko ibilgailuetarako aparkaleku bat prestatua du Sarrikon. Sei plaza dira, ikastegiaren kanpoko aparkalekuan kokaturik. Horien helburua da ibilgailuaren erabilera arrazionalagoa sustatzea eta kutsadura murriztea.

Hauek dira aparkaleku horiek erabiltzeko baldintzak: egunero gutxienez hiru lagun edo gehiago etortzea ibilgailuan eta guztiak UPV/EHUko ikasleak izatea.

Eskaera inprimaki honen bidez egin behar da (web bidez):

Eskaerak uztailaren 1etik irailaren 14ra aurkez daitezke, eta hurrengo astean igorriko dira erantzunak posta  elektronikoz.

  • Data horretan plaza guztiak betetzen ez badira, deialdia irekita mantenduko da denak bete arte.
  • Plazak baino eskaera gehiago badira, ikastegira pertsona gehiagorekin etortzen diren autoak lehenetsiko dira eta, berdinketa kasuan, urrutiago den herri batetik etortzen direnak.

Baimenak 2020ko uztailaren 10 arte balioko du. Baldintzak ez direla betetzen egiaztatzen bada, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak baimena baliogabetuko du

Baimena emateak ez du esan nahi aparkalekuko plaza gordeko denik: aparkalekuak ibilgailuak heldu ahala beteko dira. Eskatzaileari UPV/EHUko txartel korporatiboan kargatuko zaio aparkalekura sartzeko baimena.

Informazio gehiago: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza