Bizkaiko Campusa

Irudia

Albisteak

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 97,30k gainditu ditu

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/13

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren 8.758 ikasletatik 8.548k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 97,30ek aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Jarraian, datu hauek aurkezten dituen taula dago. Erreklamazio prozesuaren aurreko datuak dira.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK (2013ko EKAINA)

 

AURKEZTUAK
8.785

GAINDITUAK
8.548

EHUNEKOA
%97,30

CAMPUSA

ARABA

1.154

1.136

%98,44

BIZKAIA

4.315

4.133

%95,78

GIPUZKOA

3.316

3.279

%98,88

 

HIZKUNTZA

EUSKARA

5.582

5.494

%98,42

GAZTELANIA

3.203

3.054

%93,35

Bestalde, fase espezifikoa borondatezkoa da eta fase orokorrean lortutako nota hobetzeko aukera ematen dio ikasleari. Fase honetan ikasle bakoitzak bere modalitateko edozein gai aukera dezake, fase orokorrean aukeratu duena izan ezik. Gehienez, lau gairen azterketak egin ahal dira fase espezifiko honetan. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean ematen zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu. Fase espezifikoaren azken nota, gehienez 4 puntu, borondatezko azterketen bi nota onuragarrienak hartuta egiten da.

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 13an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) ere ikusi ahal dituzte ikasleek.

Bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 14tik 18ra da, eta emaitzak ekainaren 21ean ezagutuko dira. Erreklamazioen prozesua ekainaren 29an bukatuko da.

Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 3, 4 eta 5ean izango da. Deialdi ohikoan gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako deialdi ezohikora aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute (deialdi ohikorako egindako matrikula ez da balioduna).

Aurreko urteetako emaitzak ikusi ahal dira:
http://www.sarrera.ehu.es/p259-content/eu/contenidos/informacion/estadisticas_pau/eu_pau/estadisticas.html