Bizkaiko Campusa

Albisteak

BC3 ikerketa zentroak europako klima aldaketarako zentroen sailkapenean lehen postua lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/27

ICCG - International Center for Climate Governance zentroak sari hau klima aldaketaren ekonomia eta politika arloan erreferenteak diren erakundeei ematen die.

BC3, Euskal Klima Aldaketarako Ikerketa Zentroa, "ICCG Climate Think Tank Ranking"-aren Europako irabazlea izan da. Klima aldaketaren ekonomia eta politika alorrean egiten den lehenengo ranking-a da. Mundu mailako kategorian, garailea Estatu Batuetako Belfer Center for Science and International Affairs zentroa izan da.

Metodologia berritzaile bat erabilita klima aldaketaren ekonomian eta politikan batzorde aditu batek ranking hauek garatzen ditu. Ebaluaziorako modeloak datu kuantitatibo eta analitikoak baliatzen ditu, eta horiek arduraz hautatutako adierazle bihurtzen dira. Sari honen garrantzia azpimarratzekoa da, rankingean parte hartzen duten Ikerketa zentroak Europako garrantzitsuenak direlako eta BC3 lehen postuan agertu dutelako. Ebaluatutako 34 zentroen artean hurrengoak daude: IIASA - International Institute for Applied Systems Analysis (Austria), PIK - Potsdam Institute for Climate Impact Research (Alemania), ZEW - Centre for European Economic Research (Alemania) eta CEPS - Centre for European Policy Studies (Belgika), besteak beste.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 27a izan da Toulousen (Frantzia), Baliabide eta Ingurumen Ekonomialarien Elkartearen Urteko Konferentziaren barruan. Ekitaldian, BC3ko zientzia zuzendariak, Anil Markandyak, parte hartu du.
BC3 2008an Eusko Jaurlaritzak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sortutako bikaintasuneko ikerketa zentro bat da, klima aldaketaren zergatiak eta eraginak ezagutzen laguntzeko eta gai horretako goi-mailako ikerketa jorratzeko. Zalantzarik gabe, BC3ren Zientzia zuzendaria Anil Markandya ezagutza alor horretako oso aditu ezaguna da. London School of Economics (LSE) eskolan doktorea eta Erresuma Batuko Bath Unibertsitateko katedradun emeritua, IPCC taldeko kide aktiboenetako bat izan da. 2007an Bakearen Nobel saria eman zioten talde horri.

Bilbon kokatuta eta 35 pertsonako lan taldearekin, BC3-k lehen mailako ikerketa zentro bilakatzea du helburu. Sari hau talde osoak egindako lanaren ondorio bat da eta baita orain arte egindako ahaleginaren aitorpena ere.