Bizkaiko Campusa

Irudia

Albisteak

Ekitaldiak

Mikroskopio elektronikoei buruzko hitzaldia "Unibertsoa argituz" zikloan (Konferentzia)

Noiz eta non

2014/03/19 2014/03/19

Zikloa

Unibertsoa argituz

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 19, 12:00etan, UPV/EHU Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi aretoa (Sarriena auzoa z/g, Leioa), María Luisa Nók, UPV/EHUko Fisika Aplikatua Saileko katedradunak, hitzaldia eskainiko du "Microscopía electrónica" izenburupean. Sarrera librea da.

Hitzaldi hau "Unibertsoa argituz: XXI. mendeko fisikarako sarrera bat" zikloko bosgarren eta azken aurreko saioa da. Joan zen urtarrilean hasi zen zikloa eta, guztira, sei saio izango ditu. Hauek dira hurrengo hitzaldiak:

Martxoak 19,
"Microscopía electrónica", María Luisa Nó (ZTF/FCT).

Apirilak 2,
"Supercuerdas", Juan Luis Mañez (ZTF/FCT).