Kongresua
‘Historiaren genero literarioak’ I. Nazioarteko kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/02/16 Noiz arte: 2026/02/17
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Letren fakultateak jasoko du ‘Historiaren genero literarioak’ I. Nazioarteko kongresua.
Historiak eta Literaturak formak, lengoaiak eta iragana kontatzeko moduak partekatzen dituzte. Kongresu honek historiako genero literarioei buruzko diziplinarteko hausnarketarako espazio bat proposatzen du, bi esparruon arteko mugak eta tentsioak kontuan harturik. Hitzaldi eta mahai tematikoen bidez, hainbat adituk aztertuko du fikzioaren, kronikaren, memoriaren, mitoaren eta diskurtso historiografikoaren arteko erlazioa.