EHUk dozentzia bermatu du inolako intzidentziarik gabe Arabako Campusean
Errektoretza taldea berretsi eginda gaurko hartutako neurrietan
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/23
Arabako Campusean dozentzia bermatu da eta ez da intzidentziarik izan. Online egiten ari dira gaurko eskolak, unibertsitateko kideen segurtasuna bermatze aldera hartutako erabakiagatik. Hala adierazi du Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak gaurko campusean deitutako deialdien ondotik. Berretsi egin da errektoretza taldeak gaurko egunerako hartutako erabakian. “Hartutako neurriak neurri egokiak eta eraginkorrak izan dira eta ikusi dugun bezala ez da inolako istilurik izan. Vox alderdiak campusa hutsik topatu du, ez ordea geldirik. Uste dugu, gainera, Unibertsitatearen baloreen kontra doazen mezu totalitaristei jarritako osasun hesi modura ere funtzionatu duela”, adierazi du Bengoetxeak.