-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Fentaniloari buruzko jardunaldia Gipuzkoako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/03
Gipuzkoako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean "Fentanilo: medikamentua edo droga? Osasun publikoan duen eragina" izeneko jardunaldia burutu zen. Hezkuntza berrikuntzarako proiektu bat da, eta Erizaintzako eta Lanbide Hezkuntzako graduko ikasleek hartzen dute parte. Zehazki, erizaintzako 1. eta 2. ikastaroko eta Nazaret eta Easo Lanbide Hezkuntzako zentroetako 60 ikaslek parte hartu zuten.
Fentaniloaren kontsumoak eragindako mundu mailako krisiari heltzen dio proiektuak. Oso potentzia handiko opioide sintetikoa da, gaindosi eta osasun sistemen gainkarga ugari eragiten dituena. Erronka horren aurrean, etorkizuneko osasun profesionalen prestakuntza indartzea proposatzen da, Erizaintzako unibertsitate ikasleen eta Lanbide Hezkuntzako ikasleen arteko lankidetzaren bidez. Ekimenaren helburua teoria, praktika eta ikerketa integratzea da, lanbide arteko ikaskuntza erraztuz, pazientearen asistentzia kalitatea, komunikazioa eta segurtasuna hobetzeko. Helburu orokor gisa, planteatzen da fentaniloa bere dimentsio guztietan ezagutzea, "Challenge Based Learning" metodologia erabiliz, eta bi hezkuntza arloon arteko lankidetza sustatzea. Helburu espezifikoen artean aipa litezke unibertsitate irakaskuntzaren eta lanbide hezkuntzaren arteko loturak estutzea, Erizaintzan irakaskuntza eta ikerkuntza bikaintasuna sustatzea eta onurak sortzea hezkuntzan, ikerkuntzan eta osasun arretan.
Jardunaldiko hizlari izan ziren Felix Zubia, Donostia Ospitaleko ZIUko burua, eta Josean Fernández, AERGI elkarteko presidentea. Jaione Lacallek eta Idoia Zarrazquinek koordinatu dute jarduera.