euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gure txokoak: Hutsunearen oparotasuna

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/11

Antonio Casado Txillardegi aretoan. Argazkia: UPV/EHU

“Gipuzkoako Campusean ikastegiak daude —‘zentroak’— eta zentro horien artean dagoen espazio huts handi bat. Zentro bakoitza puntu beltza balitz, Txillardegi Aretoa litzateke artean dagoen espazio zuria, non jakintza arloen arteko loturak gertatzen diren. Puntuak lotzea: kultura hori da.

Duela lau urte Carlos Santamaria Zentroan dagoen gela sakon eta zuri hau hasi zen beste era batean zabaltzen. Lehen piano bat jarri zuten, musika modu librean edonork jo ahal izateko. Gero, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen laguntzaz, euskal kulturaren gizon handi baten izena jarri zioten, espazio hau zaintzen duten emakumeak ahaztu gabe: Itziar, Esther, Garbiñe, Rocio, Inma, Ana Mari, Beronika…

Abegikor bilakatzen denean, hutsa emankorra eta oparoa ere izan liteke, emanez eta zabalduz. EHUkulturaren eskutik erakusketa soka bat –eskultura, margolanak, argazkiak, poesia, memoria historikoa, ilustrazioa, kartelgintza…—  eta ekitaldiak –liburu aurkezpenak, dantza, performance, mahai inguruak, World Café bat— egin izan dira areto honetan: unibertsitatearen eta gizartearen arteko interfaze bat”.

Hau da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako irakasle-ikertzaile Antonio Casadoren txokorik gogokoena.

Nola iritsi43.308791, -2.011522