Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko ikasleen graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/11
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak graduazio ekitaldi bana egin zuen. Fakultateko auditorioan bertan, Filosofia, Antropologia, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduetan 2024-2025 ikasturtean tituludun 131 pertsonak graduatzeko ekitaldia egin zen. Jon Umerez EHUko Ikerketa errektoreordeak eta Aitor Martxueta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoak ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan ikasleen ikus-entzunezko bat proiektatu zen. Joseba Irazokiren musika emanaldiak eman zion amaiera ekitaldiari.
Era berean, EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroko auditorioan, Donostian, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan 2024-2025 ikasturtean titulatutako 184 pertsonak graduatzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldian Lorea Fernández Olaskoaga izan zen buru, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (HEFA II) koordinatzaileordea. Bertan ikasleen ikus-entzunezko bat proiektatu zen. Ekitaldia Pedro Gracia Perez de Viñaspreren (Yonkis zaldiak) musika emanaldiarekin amaitu zen.
