Hitzaldia: ‘‘El diseño de los barrios, factor determinante en la salud de sus habitantes’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/06, 18:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Bizenta Mogel Biblioteka
Komentukalea, 8, Durango
MugiBil EHUko Erizaintza eta Osasun Sustapeneko ikerketa-taldeak sustatutako zientzia hiritarreko proiektu bat da, eta auzoak diseinatzeko moduak bertako biztanleen osasunean zuzenean nola eragin dezakeen ikertu du.
Proiektu honen berri emateko, Leyre Gravinak, ekimenaren ikertzaile nagusi eta EHAEBetako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak, ‘Auzoen diseinua, bertako biztanleen osasunean faktore erabakigarria’ hitzaldi-solasaldia eskainiko du datorren ostiralean, martxoaren 6an, Durangoko Bizenta Mogel Liburutegian.
Gravinak azalduko du nola Bilboko hiru auzotako berrogeita hamar bat bizilagun kalera atera ziren euren ingurune hurbila aztertzera. Lan horretatik abiatuta, auzoen diseinuari eta osasunean duten eraginari buruzko eztabaida-guneak sortu ziren. Gainera, ikerketa horren emaitza nagusiak partekatuko ditu, bai eta osasun komunitarioa hobetzeko zenbait gomendio ere.
Jarduera hau gaztelaniaz emango da, eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik dibulgazio-zikloaren parte da. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok kanalaren bidez.