euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Jardunaldia: ‘Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat. Mikro Makro’

  • Ekitaldia
  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/03/04 Noiz arte: 2026/03/06, 16:00 - 19:30

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Martxoaren 4an, 5ean eta 6an ‘Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat. Mikro Makro’ jardunaldien zazpigarren edizioa egingo da. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-Ingurumeneko Prozesuak (HGI) ikertalde finkatuak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimen honek Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Pozalaguako Kobazuloa (Karrantza) ditu laguntzaile. 

Martxoaren 4ko eta 5eko saioak Bilboko Bizkaia Aretoa-EHU eraikineko Baroja aretoan egingo dira, 16:15etik aurrera, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, Euskal Herriko Unibertsitateko EHUtb kanalaren bidez. Ekitaldiari amaiera emateko, martxoaren 6an, ostirala, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko Izotzalab instalaziora eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia saileko laborategietara (Leioa) bisita egingo da. 

Antolatutako jardueretara sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte. Bizkaia Aretoa-EHUko hitzaldietan aldez aurretik izena ematea gomendatzen da. Ostiraleko bisita-tailerraren kasuan, derrigorrezkoa da izena ematea, parte-hartzaile kopuru mugatua dagoelako. Izen-ematea ekitaldiaren webgunean edo inprimaki honetan egin daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu edizio honetako egitarau osoa edo jarri  harremanetan erakundearekin:  j.geologiamiopes@gmail.com. 

 

2026ko egitaraua  

  • Martxoak 4, asteazkena | Mikrofosilak, izotza eta lurpeko ura 

Lehenengo egunean mikrofosil, izotz eta uraren azterketa mikroskopikoak ardatz izango dituzten hiru hitzaldi eta tailer bat egingo dira. Lehenengoan, Alejandro Cearreta geologoak (EHU) biosferako artxibo geologiko osatuenetakotzat jotzen diren mikrofosilen garrantziari eta azterketa metodologiari buruz hitz egingo du. Jarraian, Sérgio H. Faria glaziologoak (BC3) Groenlandiatik Antartikarainoko ibilbidea egingo du, izotzaren portaerak kliman duen eragina eskala mikroskopiko batetik azaltzeko. 

Hitzaldien blokea ixteko, Iñaki Antigüedad hidrogeologoak (EHU) mendigune arrokatsuen barruan urak duen mugimenduari eta biltegiratzeari buruz egingo du berba. Lehenengo eguna publikoari irekita egongo den tailer batekin amaituko da, arratsaldean zehar ikasitakoak praktikan jartzeko. 

  • Martxoak 5, osteguna | Mineralak eta sedimentuak 

Bigarren egunak mineralei eta sedimentuei begiratuko die. Osteguneko jardunaldia irekitzeko, Andrey Ilin geologoak (Tübingeneko Unibertsitatea) Lurrak historian zehar eginiko bidea erakutsiko du mineralen azterketaren bidez. Laura Damas eta Arantza Aranburu geologoek (EHU), berriz, arrokak laborategian nola aztertzen diren azalduko dute. Arratsaldeko azken hitzaldian, geologiaren ikuspegitik egindako zeramika arkeologikoen kasu-azterketa bat aurkeztuko du Ainhoa Alonso geologoak (EHU). Bigarren egunean ere saio praktiko bat egingo da. 

  • Martxoak 6, ostirala | Geologia laborategian 

Jardunaldiei amaiera emateko, hirugarren egunean Leioako Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko hainbat laborategitara bisita-tailerra egingo da. Zehazki, BC3ko IzotzaLab tenperatura baxuko instalazioa eta EHUko Geologia Saileko bi laborategi bisitatuko dira.