-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
orientaTU: Orientazio-topaketak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/24, 09:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak orientaTU jardueraren zazpigarren edizioa antolatu du. Ekimena Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzenduta dago. Helburua da UPV/EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.
Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitateko irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatearen eta Bigarren Hezkuntzako etaparen arteko hurbilketa bultzatu nahi da, eta lankidetza-sareak eraiki, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleak eta orientazio arduradunak erlazionatzeko espazio bat eskainiz.
Informazio gehiago