orientaTU - Sarrera

orientaTU: Orientazio-topaketak

EHUk Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzendutako ekimen hau antolatzen du. Helburua da EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.

Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitate-irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatea eta Bigarren Hezkuntzako etapa elkarrengana hurbiltzea eta lankidetza-sareak eraikitzea lortu nahi da, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleen eta orientazio arduradunen arteko harremanetarako gune bat eskainiz.​​​​

orientaTU 2026

orientaTU 2026

orientaTU 9. edizioan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, EHUko graduko hainbat ikasketetan sakontzen jarraitu dugu.

Topaketa urriaren 29an, ostegunean, izan da Gipuzkoako Campusean, zehazki, Carlos Santamaria zentroan. Jardunaldia goizeko ordutegi trinkoan egin da, eta aurkezpenak egin ziren honako arlo hauei buruz:

  • Biozientziak
  • Antropologia eta Soziologia
  • Industriari Aplikatutako Zibersegurtasun Ingeniaritzako gradu berria

Gainera, unibertsitateko ikasleek mahai bat egin zuten EHUrako trantsizioari eta unibertsitateko bizitzari buruz, eta, azkenik, edizio guztietan bezala, 2026-2027 ikasturterako aurreikusitako orientazio-programa eta -jarduera nagusiak aurkeztu ziren.

Hitzaldiak ikasleek, irakasleek, unibertsitateko orientatzaileek eta ikasle graduatuek egin zituzten.

Azpimarratzekoa da urteko jarduera horrek harrera ona izan duela, EAEko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako 92 orientazio-arduradunek parte hartu dutelako. Gainera, topaketara joaterik izan ez zutenek streaming bidez jarraitu ahal izan zuten jardunaldia. Gainera, 73 lagunek jarraitu zuten jardunaldia streaming bidez.

Laster, jardunaldian erabilitako aurkezpenak argitaratuko ditugu.

Eskerrik asko guztioi!

2026ko edizioan sortutako orientazio-materiala

orientaTU - Historikoa

Orientazio-topaketen historikoa

Hemen aurkituko duzu azken ikasturteetan egin diren orientazio-arduradunei zuzendutako topaketen historikoa:

  • orientaTU 2025: graduko ikasketetan sakontzen (5)
  • orientaTU 2024: graduko ikasketetan sakontzen (4)
  • orientaTU 2023: graduko ikasketetan sakontzen (3)
  • orientaTU 2022: graduko ikasketetan sakontzen (2)
  • orientaTU 2021: graduko ikasketetan sakontzen (1)
  • orientaTU 2020: orienta zaitez, orienta ditzazun
  • orientaTU 2019: orienta zaitez, orienta ditzazun
  • orientaTU 2018: orienta zaitez, orienta ditzazun
  • VI. Orientazio-Topaketa: Aldaketei aurre eginez (2015)
  • V. Orientazio-topaketa: Etorkizunari Begira (2013)
  • IV. Orientazio-topaketa: Ildoa Sakonduz (2012)
  • III. Orientazio-topaketa: Zubiak eraikitzen (2011)
  • II. Orientazio-topaketa: Jardunbide Egokiak Unibertsitaterako Orientazioan (2010)
  • I. Orientazio-topaketa: UPV/EHUren gradu berriak (2009)

 

Albisteak orientaTU

Albisteak