Intro ceish

SARS-CoV-2 larrialdia eta UPV/EHUko laborategietan giza lagin biologikoekin eginiko lana
UPV/EHUk unibertsitateko kideek hartu beharreko neurriak finkatu ditu: pdf dokumentua

Batzordea - CEIAB

Batzordea

Agente biologikoen eta genetikoki eraldatutako organismoen ikerketetarako Etika Batzodea (ABIEB) organo kolegiatua da. Organo horrek agente biologikoekin edo genetikoki eraldatutako organismoekin eginiko ikerketetan edo irakaskuntza-jardueretan sortutako alderdi juridikoak, etikoak eta metodologikoak ebaluatzen ditu eta horien jarraipena egiten du.

Batzordea diziplina anitzeko talde batek osatzen du eta inpartzialtasunez eta independentziaz egiten du lan. Era berean, ebaluatzen dituen protokoloekiko nahitaez errespetatu beharreko konfidentzialtasun-printzipioa zorroztasunez betetzen du.

 

Eginkizunak

ABIEBaren eginkizunak honako hauek dira:

  • EHUren prebentzio-zerbitzuarekin koordinatuz, honako hauek egiaztatzea:
    • Gizakien, animalien edo landareen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen GEOekin edo agente biologikoekin eginiko ikerketa-proiektuetan balizko arriskuen gaineko kontrolaren eta biosegurtasunaren aurreikuspenak.
  • Proposatutako jarduera aintzat hartuz, unibertsitate honek biosegurtasun instalazio egokiak dituen ala ez.
  • IIren eskariari erantzunez, bestelako alderdi metodologikoak, etikoak eta juridikoak ebaluatzea agente biologikoen edo genetikoki eraldatutako organismoen ikerketa-proiektuetan edo irakaskuntza-jardueretan.
  • Bere jarduera eremuan, IIEBk eskatzen dizkion gainerako lanak.

 

Kideak

LEHENDAKARITZA

MIREN BASARAS IBARZABAL
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
ÁREA: Salud

KIDEAK

  • RICARDO BASTERRA ORTIZ
    TEKAZEL. Prebentzio Zerbitzuko teknikaria
    ARLOA: Prebentzioa

  • AINARA CASTELLANOS RUBIO
    Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
    ARLOA: Zientzia Esperimentalak

  • TXUS FERNANDEZ MARTÍN
    Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
    ARLOA: Hondakinen kudeaketa

  • IDOIA GALLLEGO GARRIDO
    Farmazia Fakultatea
    ARLOA: Osasuna

  • JORGE ORTEGA CALVO
    Farmazia Fakultatea
    ARLOA: Osasuna

  • Mª VICTORIA SÁNCHEZ GÓMEZ
    Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
    ARLOA: Osasuna

  • GORKA SANTAMARINA GARCÍA
    Farmazia Fakultatea
    Lego kidea

  • SUSI MARCOS MUÑOZ
    Ikerketaren Arloko Errektoreordetza
    Etikako aholkularia

  • MARIA BLÁZQUEZ SÁNCHEZ
    Ikerketaren Arloko Errektoreordetza
    Idazkari teknikoa

Lanerako prozedura arautua (LPA)