Etika ikerketan

OHARRA:

Honako gida argitaratu da: GUÍA SOBRE EL MANTENIMIENTO DE LA CAPACITACIÓN DEL PERSONAL (Animales con fines de experimentación y otros fines científicos, incluyendo la docencia)

Hori irakurrita ikus daiteke baliozkoak direla argitalpen zientifikoak, hitzaldi zientifikoak, hala ematen direnak nola jasotzen direnak, biltzarretara joatea, etab.

Behin langileen trebakuntzari eustea lortzeko prozedura argitaratu ondoren, UPV/EHUko unibertsitateko kideei jakinaraziko zaie.

SARS-CoV-2 larrialdia eta UPV/EHUko laborategietan giza lagin biologikoekin eginiko lana. 
UPV/EHUk unibertsitateko kideek hartu beharreko neurriak finkatu ditu: pdf dokumentua

Albisteak

Buenas prácticas en el laboratorio (II): residuos

Hogeita bost orduko ikastaroa izango da, bost astetan banatuta, 2019ko otsailean eta martxoan banatuta, hain zuzen ere

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/14

Jardunbide egokiak laborategian (II): hondakinak

Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak, UPV/EHUren Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzaren bidez, “JARDUNBIDE EGOKIAK LABORATEGIAN (II): HONDAKINAK” onlineko doako ikastaroaren 2. edizioa abiarazi du, UPV/EHUko irakaskuntza eta ikerketa laborategietan sortzen diren hondakin arriskutsuak kudeaketa egokiari begira hainbat pauta eskaintzeko.

Ikastaroa laborategiko lanetan dihardutela egiaztatzen duten unibertsitateko irakasle-ikertzaile (IIP), administrazio eta zerbitzuetako langile (AZP) eta ikasleei zuzenduta dago, gradu amaierako lana, master amaierako lana edo doktoregoa egiten ari direnei.

Hogeita bost orduko ikastaroa izango da, bost astetan banatuta, 2019ko otsailean eta martxoan banatuta, hain zuzen ere.

Izena emateko, zer taldetakoa den hartu behar da kontuan. Hona datak:

Zalantzak argitu edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero, gugana jo helbide elektroniko honen: mailto:iraunkortasuna.hondakinak@ehu.eus.

 

Ekitaldiak