Presentación de comunicaciones

Call for Papers

Proposamenen bidalketa

LABURPENAK aurkezteko epea 2023eko irailaren 30a arte irekita egongo da.

Laburpenek 300 hitzeko luzera izango dute gehienez.​​​​

Proposamenak formulario honen bitartez bidaliko dira.

Laburpenak aurkezteko txantiloiak hemen aurkitu daitezke.

Proposamen guztiek kongresuaren gai nagusia edo arlo tematikoetako bat landu beharko dute:

  • Kazetaritzaren gaur egungo egoera eta Internetekin duen harremana.
  • Konbergentziaren erronkak.
  • Sare sozialen zabalkundea.
  • Web 2.0aren aukerak eta erabilerak.
  • Komunikabideen soslai profesional berriak.
  • Hiritarren parte-hartzea informazio ingurune berrian.
  • Online informazioaren etika eta deontologia.
  • Hedabide digitalen negozio- eta estrategia ereduak.
  • Kazetaritza profesionalaren eta teknologiaren joera berriak.
  • Kazetaritza-genero berriak Interneten.
  • Kazetaritzaren eta komunikazioaren irakaskuntza.

Antolakuntza batzordeak 15 eguneko epean gehienez proposamena onartu den edo ez jakinaraziko die egileei.

 

Laburpenen argitalpena

Onartutako komunikazien laburpen guztiak Laburpenen liburu batean argitaratuko dira, dagokion ISBNarekin.

 

Komunikazioen aurkezpena

Komunikazioak modalitate hauetako batean aurkeztu beharko dira:

  • Aurrez aurre (2023ko azaroaren 28an, 10:00-13:00)
  • Modu ez presentzial asinkronoan (Bideoa)
  • Modu ez presentzial sinkronoan (Areto birtuala - Teams, 2023ko azaroaren 28an, 10:00-13:00)

 

Komunikazioen argitalpena

Komunikazioaren testu osoa argitaratu nahi duten egileek, honako bi aukerak izango dituzte.

Akta liburua

- Onartutako komunikazioen testu osoak Kongresuaren akta liburuan argitaratu ahal izango dira, UPV/EHUko argitalpen zerbitzuak editatua, dagokion ISBNarekin.
- Ez dira onartuko estilo arauetara egokitzen ez diren testuak.

Aldizkari laguntzaileak

- Bestela, testuak kongresuaren aldizkari laguntzaileetako batera bidali ahal izango dira: Mediatika (ISSN 1137-4462) edo Hipertext.net (ISSN 1695-5498).
- Testuak pareen arteko berrikuspen batera bidaliko dira, aldizkari horietako bakoitzaren argitalpen arauak jarraituz.