inf_pruebas_de_acceso_bachillerato

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Diagnostiko txostena:

Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:

  • Ikaslearen izen-abizenak
  • diagnostiko argia eta esplizitua
  • profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne)
  • bidalketa-data osoa.

Dokumentu horiek eguneratuak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan, txosten zaharragoak onartuko dira,  txostena egin zenean ikasleak gutxienez 10 urteak beteta bazituen.

Egokitzapen txostena:

Ikasleek batxilergoko ikasketetan izan dituzten egokitzapenen eta/edo baliabideen berri eman behar da berariaz.

Eskatu beharreko egokitzapenak adierazten direnean eta aukera bat baino gehiago dutenean, batxilergoan berariaz behar dituenak bakarrik aukeratu behar dira, eta ikaslearekin adostuta egongo dira.

Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian eskuragarri dagoen 2026ko formularioa erabili:

  • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
  • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat

 

EGOKITZAPENAK ESKATZEKO PROZEDURA 2026

 

URTARRILAREN 12tik 31ra

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena

Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa.

OTSAILAK

6

Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USaPeko egokitzapenak bideratzeko.

OTSAILAREN

9tik 27ra

Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USaPeko aurrematrikula egina izan behar du.

Arduradunak eskaerak bideratzeko behar den dokumentazioa, pdf formatuan eskaneatuta behar izango du.

MARTXOAREN

2tik

MAIATZAREN 8ra

Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren  bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan.

MAIATZAREN

11tik 20ra
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko.

 

OHIKO DEIALDIA

MAIATZAK

27
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

MAIATZAK  

28 eta 29

Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAK

1

Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

 

EZ OHIKO DEIALDIA

EKAINAREN

10etik 19ra

Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko.

EKAINAK

24

Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

EKAINAK

25 eta 26

Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAK

29

Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio.

 

Lehentasunezko harremana hiru campusetan: discap@ehu.eus

Premiazko eta ezohiko kasuetarako bakarrik:

Araba: Natalia Ortiz 945 014343

Bizkaia: Kepa González 946 012258 / María Jiménez 946 013709

Gipuzkoa: Mamen López 943 015184 / Ane Amondarain 943 018137

 

IKASTETXEKO ARDURADUNAREN DATUAK BIDALTZEKO FORMULARIOA

Ikastetxeak formulario hau beteko du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko den arduradunaren datuekin.

Laster formulario berri bat aktibatuko da.

 

IKASTETXE EDO BERRITZEGUNEEN EGOKITZAPENEN TXOSTENA EGITEKO FORMULARIOA

Esteka honetan, sarbide-proban hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-txostena egiteko inprimakia dago eskuragarri. Fitxategia deskargatu behar da, eskatutako informazioa osatu eta beharrezko egokitzapenen laukitxoak markatu, izan diren egokitzapenen eta talde bakoitzari eskaintzen direnen arabera.

Ezinbestekoa da ikaslearekin adostea eskatu beharreko egokitzapenak.

Txostena osatu ondoren, inprimatu, sinatu eta zigilatu egin behar da, GAURen eskaeran kargatu ahal izateko.

Berritzeguneko txostenerako formulario berria 2026

Laster formulario berri bat aktibatuko da.

ESKAERAK

Eskaerak EHUko idazkaritza birtualaren bitartez egin behar dira

SARBIDE PROBETARAKO EGOKITZAPENEN GIDA 2025-2026

Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitate Sartzeko Probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.