Desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle berriei arreta
Egokitzapenak eskatzeko prozedura
Desgaitasunen bat, gaixotasunen bat, nahasmenduren bat edota ikasteko zailtasun espezifikoren bat baduzu eta premia bereziak badituzu, EHUko ikasketetarako egokitzapenak eska ditzakezu. Horretarako, matrikula egin ondoren, jarraian zehazten den prozedura jarraitu beharko duzu lehenbailehen:
- Idatzi posta elektroniko bat discap@ehu.eus helbidera:
- Izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazi
- Erantzukizuneko Adierazpena beteta eta sinatuta erantsi
- Zerbitzuaren posta elektroniko bat jasoko duzu egokitzapen-eskaera egin dezakezula adieraziz.
- GAUR aplikaziora sartzea EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur. Sartzeko, matrikularen gordekinaren ondoan ematen den erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dira.
- Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua" aukera.
- "Desgaitasun Zerbitzua" atalean, hautatu "Egokitzapen-eskaera" aukera.
- Eskabidea betetzea:
- EHUn egokitzapen-eskaerarik izan ez duten ikasleak:
- Desgaitasun ziurtagiria igo. Ez baduzu ziurtagiririk, edota bertan ez bada diagnostikoa agertzen, diagnostikoa egiaztatzen duten txosten medikoa edo psikopedagogikoa igo.
- Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartu.
- Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratu.
- Datuak babesteko klausula onartu eta gorde.
- EHUn egokitzapen-eskaera izan duten ikasleak edota EHUn sartzeko ebaluazio probetarako egokitzapenak eskatu dituzten ikasleak:
- Dokumentazio berria aurkeztu edo aldatu nahi izanez gero, discap@ehu.eus zerbitzua bidali behar da.
- Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
- Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.
- Zerbitzuak egokitzapen eskaera balioztatuko du
- Ikasleak, "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez, eskaeraren egoera (onartua, onartu gabea, ukatua) kontsultatu ahal izango du.
Epeak
Ikasturte bakoitzeko eskaera bakarra egingo da, epe hauetan:
- Lehen lauhilekoa: uztailaren 15etik azaroaren 30era.
- Bigarren lauhilekoa: abenduaren 1etik, apirilaren 30era.
Dokumentazioa
- Erantzukizunpeko adierazpena. Ikasleak beteta eta sinatuta, ematen zaion ereduan.
- Diagnostiko-txostena:
- Desgaitasun-mailaren ziurtagiria.
- Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa. Desgaitasun-ziurtagiririk ez dagoenean edo ziurtagirian diagnostikorik ez denean agertzen. Agiri honek diagnostikoa jaso behar du, 2 urteko antzinatasunarekin gehienez ere. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, diagnostikoa 10 urtetik aurrera eginda egotea eskatuko da. Gainera, honako hauek ere jaso beharko ditu:
- ikaslearen izen-abizenak.
- diagnostiko argia eta esplizitua.
- profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
- bidalketa-data osoa.