Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ZIGOR URIONDO ARRUE

Ezagutza arloa
Makina eta Motor Termikoak
Saila
Energia Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
zigor.uriondo@ehu.eus

Ingeniaritza Industrialean lizentziaduna (1997) eta doktorea (2012) UPV/EHUn, Bilboko IGETean. Unibertsitate horretako irakasle 2004tik, jarduera osoan 2013tik. 1998Tik 2008. urtera itsasontzien motor dieselen enpresa baten zerbitzu tekniko buru lan egina. 2008 urtetik 2013. urtearte itsas ikerketa zentru batean lan egin zuen itsasontzien energi eraginkortasun arloan eta barne errekuntzako aldizkako motorretan erregai alternatiboen erabilerarekin erlazionatutako ikerketarekin.

2012. urtean doktoretza tesia defendatu zuen, Ingenieritza Termikoa arloan, tesia euskeraz egin zuelarik.

2004. urtean jardunaldi parzialean hasi zen unibertsitatean irakasle bezala, beste jardunaldi profesionalekin partekatzu. 2013. urtetik aurrera jardunaldi osora aldatu zen. 9 artikulu zientifiko argitaratu ditu, doktoretza tesi baten zuzendari izan da eta ikerketa zentruan eta unibertsitatean lanean dagoelarik 20 ikerkuntza proiektu ezberdinetan parte hartu du; finantziazio publiko eta pribatukoak eta bai erkidego zein europar mailan.

Gaur egunean irakaskuntza ikerketa jardunarekin partekatzen du, ikerketa lerro nagusiak Itsasontzietako Energi Eraginkortasuna eta motorren mantenimendu eta erregai alternatiboen erabilera izanik.