Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Jarduerarik ez

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

90

Deskribapena

Doktorego programak ikerketa arloko oinarrizko jarduerei buruzko bi ikastaro espezifiko antolatuko ditu: lehenengoan, erreferentzia bilbliografikoen bilaketa landuko da, eta datu-baseen sorkuntza bilaketa horretatik abiatuta; bigarrenean, testu zientifikoetan erreferentzia bibliografikoak txertatzeari buruzko prestakuntza eskainiko zaie ikasleei. Prestakuntza hau amaitzeko, tutorearen gainbegiradapean, azken horrek aukeratutako gai batean izan diren azken berrikuntzei buruzko artikulu zientifiko eta txosten bana landu beharko dute ikasleek.

Emaitzak

Gaitasuna eskuratzea, ezagutzak garatzeko eta energia eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren arloan ezagutzaren mugak zabalduko dituzten ekarpen originalak egiteko. -Komunitate akademikoari eta zientifikoari bere jakintza eremuaren gaiak komunikatzeko gai izatea, nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren modu eta hizkuntzetan. -Gaitasuna edukitzea, bere kideekin eta, oro har, komunitate zientifikoarekin arkitekturaren eta ingeniaritzaren berezko jakintza arloari buruz hitz egiteko. -Gaitasuna edukitzea, eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko eta estatuko edo nazioarteko hedabideetan argitaratzeko. -Ingeniaritza eta arkitekturaren arloan ideia berri eta konplexuen azterketa kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egitea. Dagokion jakintza eremuan, proiektu berriak eta berriztatzaileak diseinatzea, sortzea, garatzea eta abiaraztea.

Ebaluazio-sistemak

Jarduera horiek eta jarduera amaierako lanari buruz tutoreak igorriko duen txostena erregistratuta geratuko dira doktoregaiaren jardueren dokumentuan, eta doktorego tesia aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da horietan parte hartzea eta tutorearen aldeko txostena edukitzea.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

500

Deskribapena

Doktorego aurreko egonaldi bat egitea atzerriko ikergune entzutetsu batean, aukera emango diona doktoregaiari beste giro batzuetako ikerketa esperientzietan parte hartzeko, datu teorikoak eta/edo esperimentalak biltzeko, eta bere doktorego tesian erabiltzeko moduko kalkulu metodoak garatu eta/edo kontrastatzeko. Doktoregaiak bere doktorego tesiarekin harremana duten harrera zentroko jardueretan parte hartu beharko du. Bai denbora osoko ikasleek bai denbora partzialekoek egonaldi hau egin ahal izango dute, epe bakar batean edo hiru hilabeteak hartuz banan-banan.

Emaitzak

Tesia egiten ari den ikerketa ildoaren arloan, lan teorikoak, esperimentalak edo metodologikoak diseinatzeko eta egiteko gaitasuna edukitzea. Taldean zein modu autonomoan lan egitea, nazioarteko edo diziplina anitzeko testuinguru batean.

Ebaluazio-sistemak

Egindako jardueren hilabeteko txostena eta egonaldiaren amaierako txostena, ikasleak egindakoak eta tesi zuzendariak onartutakoak. Egonaldiaren ziurtagiria eta garatutako jardueraren aldeko txostena. Harrera ikergunearen ikertaldeko ikertzaile nagusiak igorriko ditu biak.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Doktoregoko ikasleek beren ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, beren ikertaldeek UPV/EHUk eta Uvigok urtero antolatzen duten Zientzia eta Teknologia Astean jartzen dituzten standetan.

Emaitzak

Gizartearekin komunikatzeko gai izatea, ingeniaritza eta arkitekturaren berezko jakintza arloen esparruan.

Ebaluazio-sistemak

Tutoreak gainbegiratu eta, hala behar bada, baimenduko du ikasleek Zientzia eta Teknologiaren Astean aurkeztuko dute lana. Jarduera horretan izandako parte-hartzea eta lanari buruzko tutorearen txostena erregistratuta geratuko dira, doktoregaiaren jardueren dokumentuan.

Oferta Anual Actividades - Comun