Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Eficiencia energética

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendatutako profila betetzen duten ikasleak izango dira industria, garraio eta eraikuntza eta hirigintzako energia eraginkortasun eta jasangarritasunaren esparruan eta ingeniaritza termikoaren edo parekoen esparruan graduondoko ikasketak egin dituztenak.

XSLaren edukia

Ez da prestakuntza osagarririk ezarri.
Doktorego Programa honetara sartzeko, Ingeniaritza eta/edo Arkitekturako graduko titulu bat eta Ingeniaritza edo Arkitekturako Unibertsitate Master Ofizial bat eduki behar da. Ildo horretan, jarraian aipatutako esparruetako ikasketak edukitzea gomendatzen da: Industria Ingeniaritza, Arkitektura, Meatzeetako Ingeniaritza, Basozaintzako/Mendi Ingeniaritza eta Nekazaritza Ingeniaritza.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Galiziera

Botones matrícula - Común

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.