Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

MARTIN ESCUDERO, KOLDOBIKA

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: MARTIN ESCUDERO, KOLDOBIKA
Bokala: DEL PORTILLO VALDES, LUIS ALFONSO
Bokala: HERNANDEZ MINGUILLON, RUFINO JAVIER

Baliabide materialak

Parte hartzen duten unibertsitateek bermatzen dute programatutako heziketa jarduera guztiak garatuko direla guztiontzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalerako irizpideak errespetatuz, orain arte beren eginkizun akademikoan, ikerkuntzan eta gestioan egiten duten moduan.Honez gain, hurrengo ataletan zehazten den bezala, instalazioak, ikasgelak eta lan eremuak, laborategiak, tailerrak eta eremu esperimentalak, bibliotekak, ikasgela informatikoak eta kalkulu guneak eta beren ataletan zehaztuko diren ekipamendu zientifiko eta teknikoa zeharo egokiak dira planifikatutako heziketa jarduerak behar bezala garatuko direla bermatzeko, guztiontzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren irizpideekin bat etorrita.Ikertaldeek eremu egokiak dauzkate ikerkuntzarako laborategietan doktoregoko ikasleen lanerako. Gainera, proposamena egiten duten unibertsitateek badituzte ikasgela, mintegi eta kalkulu gune egokiak, doktorego programan aurreikusitako jarduera guztiak burutzeko.
Programak, proposamena egiten duten sail eta ikastegietako irakaskuntza eta ikerkuntza baliabideak izango ditu, organismo hauek dituzten irakaskuntza eta ikerkuntza laborategiak ere barne, tokian tokiko tresneria eta lizentziekin. Gainera, unibertsitate proposatzaileen bibliotekak eta irakurketa aretoak ere egongo dira erabilgarri, ikasleen heziketa lana bertan garatuz. Justifikazio memoria honetan aurkeztutako doktorego programaren jatorria den programaren urteetako ibilerak hala erakusten duelarik, baliabideok nahiko izan dira gurako egoki guztien doktorego tesia behar bezala osa zezaten.
Unibertsitateetako biblioteka nagusiez gain, bertan hiru milioi liburukitatik gora eta 20.000 aldizkaritatik gorako harpidetzak dituztelarik, ikastegietan ere bibliotekak daude irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera burutzeko. Doktorego ikasleek bertan kontsultatu edo maileguan jaso ditzakete unibertsitateetan erabilgarri den edozein liburu edo aldizkarietako artikuluak eskatu, beren web guneak baliatuz. Ikertaldeek ere biblioteka txikiagoak dituzte zeinek bere ikerketa ildoetan ohikoago erabilitako aldizkariak eta azken urteetako kongresu eta doktorego tesietako akten bilduma zabala bertan izanik.

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Gobierno Vasco - Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales