Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LAUREN ETXEPARE IGIÑIZ

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
lauren.etxepare@ehu.eus

Lauren Etxeparek EHUko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eskuratu zuen arkitekto titulua. Unibertsitate berean amaitu zuen doktoregoa (2008). Irakasle agregatua da 2012az gero. Arkitektura lizentziaturan eman zituen eskolak (2002-2012), eta Arkitektura Oinarrietako Graduan; Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Masterrean (2010-2016), eta Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterra (2014-2021). 11 GrAL, 31 KAP eta 60 MAL zuzendu ditu. Erasmus irakasle jardun du École Nationale Supérieure d’architecture Paris-Belleville (2017) eta École nationale supérieure d’architecture de Montpellier (2018). EHUko Arkitektura Saileko zuzendari izan zen 2010 eta 2015 artean.

Zazpi doktorego tesi zuzendu ditu, eta ikerketa-egonaldia egin zuen Université de Pau et des pays de l'Adour-en (2019). 11 ikerketa-proiektutan parte hartu du. 12 artikulu ditu inpaktu erlatibo-indizearekin, eta beste 17, bestelako datu-funtsetan jasotakoak (Latindex, Avery), 5 liburu, horietarik bat Scholarly Publishers Indicators funtsean, eta bost liburu-atal scopusen. 23 biltzarretan hartu du parte, eta nazioarteko SJR aldizkari bitan da errebisore. Bi batzorde editorialetako kide da, eta ebaluatzaile jardun izan du 'Agència de Gestió d’Ajuts Universitaris i de Recerca' erakundean (Generalitat de Catalunya). Ikerketa-seiurteko bat badu.