Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - QuimiLaser

Laserrak eta Beren Aplikazioak Kimikan (Kimilaser) Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - QuimiLaser

Doktorego programak Kimika ikertzeko prestakuntza eskaintzen du, doktorego tesi bat egitera bideratuta.

Ikerketako gaien artean daude interes (bio)kimiko eta fisikoko sistemen propietate molekular edo mikroskopikoak, metodo esperimental eta teorikoen bidez aztertzen direnak. Horretarako, laserrak eta beste energia iturri batzuk erabiltzen dira, azken belaunaldiko teknologiak baliatuz, bai eta mekanika kuantikoko metodologiak ere.

Programak ondorengo ikerketa ildoak eskaintzen ditu:

  1. Laser espektroskopia, mikrouhin espektroskopia eta masa espektrometria bidezko biomolekulen azterketa
  2. Laser pultsu ultralaburrek molekulekin duten elkarrekintza
  3. Nanoegituren eta aerosolen sintesia eta karakterizazioa

Doktorego programan, ikerketa lana tutorizatzeaz gain, prestakuntza jarduera osagarriak sartzen dira.

Programa UPV/EHUren Kimika Fisika Sailak antolatzen du, bertako kideak baitira programako irakasle-ikertzaile gehienak. Beste sail batzuetako irakasleek ere parte hartzen dute.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 1

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: franciscojose.basterretxea@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: itziar.eskubi@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Gas faseko laser-espektroskopiako taldea
  • Biomolekulak laser espektroskopiaren, mikrouhinen eta masa- espektrometriaren bidez aztertzea
  • Laser-pultsu ultralaburrek materiarekin duten elkarreragina
Sistema agregatuen espektroskopiako taldea
  • Biomolekulak laser espektroskopiaren, mikrouhinen eta masa- espektrometriaren bidez aztertzea
  • Nanoegituren eta aerosolen sintesia eta ezaugarritzea