Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

BASTERRECHEA ELGUEZABAL, FRANCISCO JOSE

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: BASTERRECHEA ELGUEZABAL, FRANCISCO JOSE
Bokala: FERNANDEZ GONZALEZ, JOSE ANDRES
Bokala: LONGARTE ALDAMA, ASIER

Baliabide materialak

QUIMILASER doktorego programan parte hartzen duten ikertaldeek lan esparru propio eta esklusiboak dituzte ikasleentzat, Zientzia eta Teknologia fakultatean kokatuta eta Kimika Fisikoa sailak esleituta. Ikasteko bi areto dira (mahaiak, aulkiak, apalak, telefono eta interneterako konexio puntuak dituztela), bertan 8 ikasle sartzen direlarik. Azpimarratu behar da areto hauek ikertaldearen laborategiaren ondo-ondoan daudela. Aldi berean, sailak egun lau lanpostu jarri ditu gure ikertaldearen esku, saileko beste ikasle batzuekin partekatzeko areto batean. Aretoa ikerkuntza laborategiaren gaineko solairuan dago. Areto honetako instalazioak ikertaldearen aretoen antzekoak dira. Hauez gain, bilerak, mintegiak, hitzaldiak eta ikastaroak egin ahal izateko, Zientzia eta Teknologia Fakultateak helburuotarako behar bezala ekipatutako ikasgelak eta hitzaldi aretoak jartzen ditu bere kideen esku. Areto hauen ezaugarriei buruzko informazio zehatza duzu fakultatearen helbide elektroniko honetan: http://www.ehu.es/eu/web/ztf-fct
QUIMILASER doktorego programan parte hartzen duten ikertaldeek ikerkuntzarako laborategi bat dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko soto batean kokatuta. Laborategia 200 m2 ditu luze-zabal eta bertan kokatzen dira jarduera esperimentalak garatzeko behar diren zientzi ekipamenduak: laser pultsatu eta jarraitua, huts kamerak eta dagozkien huts ponpak (batzuk aski handiak), seinaleak atzeman eta erabiltzeko hainbat ekipamendu elektroniko duten rack-ak, gas/aire eta ura hartu eta isurtzeko hartuneak, bonbonatik gasak hartzeko hodien instalazioa, aireztapen sistema, xurgapen kanpaia, neurketa ekipen egonkortzeko aire egokiturako sistemak, hezetasun konstanteari eusteko hezetasun xurgagailuak, elikatze etengaberako sistemen (EES) bi unitate, erreaktibo eta disolbatzaileak gordetzeko armairuak eta abar. Halaber, ikertaldeek areto txiki bat dute erreminta eta lanabes batzuekin (tornua, fresatu, leundu, ebakitzeko makinak eta abar) esperimentuak atontzeko behar direnak. Azkenik, ikerkuntzarako laborategitik gertu, unibertsitatearen Ikerketako Zerbitzu Nagusiak daude (http://www.ikerkuntza.ehu.es/p273-sgikerhm/eu/).
Doktoregoko ikasleek UPV/EHUren biblioteka nagusiaren zerbitzuak erabil ditzakete, Leioako campusean kokatuta, Zientzia eta Teknologia Fakultatearen ondoan. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu (informazio zehatza http://www.ehu.es/eu/web/biblioteka

helbidean kontsulta daiteke):

Erosketak.

Bilduma bibliografikoa (liburuak eta aldizkariak).

Mailegu eta kopiagintza zerbitzua.

Erabiltzaileen prestakuntza: Informazio iturriak erabiltzeko sarrera ikastaroak egiten dira, bai eta iturriok erabiltzeko xedeaz ere, graduondoko ikasleei eskainitakoak, beti ere irakasleek eskatuta.

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Balear Uharteetako Unibertsitatea
  • Burgosko Unibertsitatea
  • Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea
  • Coruñako Unibertsitatea
  • Errioxako Unibertsitatea
  • Gaztela-Mantxako Unibertsitatea
  • Granadako Unibertsitatea
  • Instituto de Estructura de la Materia (CSIC)
  • Instituto de Optica (CSIC)
  • Jaengo Unibertsitatea
  • Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
  • Malagako Unibertsitatea
  • Murtziako Unibertsitatea
  • Pablo Olavide Unibertsitatea
  • Salamancako Unibertsitatea
  • Valladolideko Unibertsitatea