Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE IGNACIO PEREZ FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
joseignacio.perez@ehu.eus

UPV/EHUn Psikologian lizentziaduna eta doktorea. Unibertsitate honetako irakaslea 1998az geroztik.



UPV/EHUko Musikoterapia Graduondoko Unibertsitate Diploma, Musikoterapiako ikaslea Buenos Aireseko Salbatore Unibertsitatean, eta Bonny Method of Guided Imagery and Music-en espezialista (Mid-Atlantic Institute, Maryland, AEB/Agruparte, Vitoria-Gasteiz).



Irakaskuntza Plangintza, Berrikuntza eta Ikasle Dekanordea (2017-2019) eta Idazkari Akademikoa (2016/2017) izan da Psikologia Fakultatean. Egun, Psikologia Graduan eta Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrean ematen du irakaskuntza elebiduna. Unibertsitate honetako Psikologia Doktoregoan parte hartzen du, baita 2004-2005 ikasturtetik Salamancako Pontifize Unibertsitateko Musikoterapia Master/Espezialista formakuntzan ere.



Eusko Jaurlaritzako OSAKLINIK Ikerketa taldeko kidea (Esku-hartze psikologikoak osasun fisikoa eta mentala hobetzeko, 2022-2026), eta 2018az geroztik Biodonostia OIIko Adimen Osasuneko eta Laguntza Psikiatrikoko Ikerketa Taldeko kidea ere (neurozientzien arloa).



Gaur egungo ikerketa-lerroak:a) min kroniko fibromialgikoa eta ez-fibromialgikoa duten pertsonentzako esku-hartze psikologikoko programen ebaluazioa, b)

mindfulness eta musikoterapia eremu klinikoan eta osasunean, eta c) LGBTI+ pertsonen osasuna sustatzea eta esku-hartze psikologiko afirmatiboak.



Webgune pertsonala: www.joseignacioperez.eus